L'Osservatore Romano (euskaraz: "Erromatar behatzailea") Vatikano Hiriko egunkari ofiziala da. 1861ean sortu zen, Elizaren Estatuen, katolizismoaren eta Aita Santuaren defentsa apologetikoa egiteko.

Hasieratik italieraz argitaratua da, egunero. Horrez gain, astekariak beste hizkuntza batzuetako bertsioak ditu: ingelesez, alemanez, frantsesez, portugesez, gaztelaniaz, baita hilabetekari bat ere, polonieraz.

Italierazko egunkariak, Elizako eta Vatikanoko albisteei ez ezik, nazioarteko albisteei ere lekua egiten die, batez ere gatazka eta gerra gogorrenak jasaten dituzten herrietakoei (Ekialde Hurbila eta Saharaz hegoaldeko Afrika, batez ere). Gai moraletan, Elizaren doktrina betetzen du zehatz mehatz, baina gai politikoetan neutrala izaten ahalegintzen da.

Egunkaria formatu handian plazaratzen da, baina orrialde gutxi izaten ditu (12-14 orrialde inguru), noizean behingo gehigarriak kontuan izan gabe. Gainera, publizitaterik gabe finantzatzen da.

Kanpo estekak

aldatu