Ladislao II.a Poloniakoa

Jogaila, gero Ladislao II.a Jagellon (Vilna, c.1362-Horodok, 1434ko ekainaren 1a) Lituaniako duke handia (1377-1434) eta, beranduago, Poloniako erregea (1386-1434) izan zen, lehenik Eduvigis bere emaztearen ezkontide bezala 1399ra arte, eta ondoren errege bezala hil zen arte. Lituania 1377tik gobernatu zuen.

Ladislao II.a Poloniakoa

Poloniako monarka

1386ko martxoaren 4a (egutegi gregorianoa) - 1434ko ekainaren 1a (egutegi gregorianoa)
Bizitza
JaiotzaVilnius, 1362
HerrialdeaLituaniako Dukerri Handia
Poloniako Erresuma (1385-1569)
HeriotzaJagiellonian Gord (en) Itzuli1434ko ekainaren 1a (71/72 urte)
Hobiratze lekuaWawelgo katedrala
Familia
AitaOlgierd
AmaUliana of Tver
Ezkontidea(k)Jadwiga Poloniakoa  (1386ko otsailaren 18a, 1399ko uztailaren 16a -
Anna of Cilli (en) Itzuli  (1402ko urtarrilaren 29a -  1416ko martxoaren 21a)
Elizabeth Granowska (en) Itzuli  (1417ko maiatzaren 2a -  1420ko maiatzaren 12a)
Sophia of Halshany (en) Itzuli  (1422ko otsaila -  1434ko ekainaren 1a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaJagellondarrak
Gediminids (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakRuteniera
poloniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakPolonia-Lituania-Ordena Teutonikoa Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Lithuanian mythology (en) Itzuli

Find a Grave: 10790929 Edit the value on Wikidata

Jentil jaio zen, baina, Poloniako erregina zen Eduvigisekin ezkontzeko asmoz, 1386an katolizismora bihurtu zen, eta Ladislao (polonieraz: Władysław) izena hartu zuen Krakovian; orduan Eduvigis erregina gaztearekin ezkondu zen, eta Poloniako errege koroatu zuten Ladislao II.a Jagellon izenaz. 1387an Lituania kristautasunera bihurtu zuen. Bere bakarkako erregealdia Polonian 1399an hasi zen, Eduvigis erregina hil zenean, eta beste hogeita hamabost urte iraun zuen, polako-lituaniar batasunaren hasiera markatuz. Poloniako Jagellondarren sortzailea izan zen. Jagellondarrek Polonia eta Lituania gobernatu zituzten 1572 arte, eta Behe Erdi Aroan eta Aro Modernoaren hasieran erdialdeko eta ekialdeko Europan eragin handia izan zuten. Jogailaren erregealdian, polako-lituaniar estatua kristau munduko handiena izan zen.

Jogaila Erdi Aroko Lituaniako azken jaun paganoa izan zen. Didysis Kunigaikštis (euskaraz: «printze handia») titulua izan zuen. Poloniar agintea lortu ondoren, Krewoko Batasunari esker, polako-lituaniar estatuak Ordena Teutonikoari aurre egin behar izan zion. Jogailak 1410eko Grunwaldeko guduan lortutako garaipenari esker, poloniar eta lituaniar mugak babestu zituen eta Europan polako-lituaniar aliantzaren boterearen hasiera ezarri zuen. Ladislaoren garaian, Polonia handitu eta herrialdearen "Urrezko Aroa" deiturikoa hasi zen.

Genealogia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu