Lasala plaza
Lasala plaza, lehen "Aduana plaza", Donostiako Parte Zaharreko plaza txiki bat da. Alboetan Perujuantxo kalea eta Kanpandegi kalea daude. Plaza honen elementu ezagunena erdian dagoen lehoiaren eskultura da, Parte Zaharreko iturri zaharrenetariko batean apaingarri moduan urtetan egon zena. Plazaren izena Fermin Lasala Urbietari eskainita dago. Plaza berean garai bateko Ogasunaren eraikuntza dago, gaur egun hotela,[1] eta, bestetik, Parte Zaharreko eraikuntza berrienetariko bat, zonaldearen Plan Orokorraren arabera kendu beharko litzatekeena, inguruko estetika puskatzen duelako.
Lasala plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′20.8″N 1°59′10.7″W / 43.322444°N 1.986306°W |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu