Lastaira, baita ere koltxoia (heg., gaztelaniaz colchón) edo matalaza (ipar., frantsesez matelas), ohe gainean eroso lo egiteko jartzen den atal malgua da. Mota askotakoak daude: malgukidunak, aparrezkoak, urezkoak, lumadunak, lastodunak; bigunak edo gogorragoak.

Lastaira bat

Neurri tradizionalak

aldatu
  • King edo 2 pertsona eta erdi (193 x 203,2 cm)
  • Queen edo 2 pertsona (152.4 x 203,2 cm)
  • Pertsona eta erdi (1,05 m zabalera)
  • Pertsona bat (90 cm zabalera)

Gomendioak

aldatu

Lastairagileen elkarteek, lastaira hamar urtero aldatzea gomendatzen dute, eta noizean behin posizioz aldatzea, gainean lo egiten duen pertsonaren pisuaren eragina gune jakin batera bakarrik ez mugatzeko.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.