Lauraceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaitz eta zuhaixkaz esaten da. Gehienak tropikalak, hostoiraunkorrak eta usaintsuak dira, eta zima mugagabetan kokatuta dauden lore monoiko txiki edo horixkak dituzte. Fruitua baia-motakoa da.

Laurazeak (Lauraceae) Laurales ordenako landare angiospermoen familia bat dira. Familiak 3.500 espezie inguru ditu, 65 bat generotan banatuak. Espezie gehienak klima tropikaletakoak dira, batez ere Asiako hego-ekialdekoak eta Brasilgoak.

Lauraceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLaurales
Familia Lauraceae

Makaronesiako (Kanariak, Madeira eta Azoreak) eta klima subtropikal hezeko beste eskualde batzuetako baso iraunkorretako espezie nagusiak dira. Familia honetako espezie asko erabilgarriak dira, olio esentzialengatik (ereinotza, Aniba rosaeodora, Ocotea odorifera, Cinnamomum camphora), fruituagatik (ahuakateondoa) edo zuragatik (Chlorocardium rodiaei, Eusideroxylon zwageri, Ocotea porosa, Endiandra palmerstonii).

Ezaugarriak

aldatu

Gehienak zuhaitzak (50 m-rainoko altuerakoak) edo zuhaixkak dira, gehienetan hostoiraunkorrak, eta askoz bakanagoak dira espezie igokariak edo parasitoak (Cassytha). Hostoak txandakakoak edo aurkakoak dira, edo itxuraz bertizilatuak bestela, bakunak, osoak (oso gutxitan gingildunak), maiz larrukarak; gainaldea berde distiratsua izaten dute, eta azpialdea, berriz, berde-urdinxka.

Landare dioikoak edo monoikoak dira, lore sexubakarrekin. Loreak txikiak izaten dira, aktinomorfoak, gehienetan berdexkak, horixkak edo zurixkak, eta gutxiagotan gorrixkak.

Generoak

aldatu

Familiaren barne-sistematika korapilatsua da, eta genero-banaketa ez da arazorik gabea. Hemen aurkezten diren generoak Royal Botanic Gardens, Kew eta Missouri Botanical Garden erakundeek 2010ean emandakoak dira (http://www.theplantlist.org/browse/A/Lauraceae/):

Adenodaphne eta Temmodaphne generoak ere Lauraceae familiaren barnean sailkatu dira berriki.


Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu