Lena[1] (errusieraz: Ле́на, mongolieraz: Зүлгэ, Zülge; buriateraz:Зүлхэ, Zülhe; sakheraz: Өлүөнэ, Ölüöne), ipar-ekialdeko Siberiako ibaia da. 4.472 km-ko luzera du eta 2.490.000 km²-ko arroa drainatzen du.

Lena
Ле́на (ru)
Datu orokorrak
Garaiera1.466 m
Motaibai
Luzera4.294 km
Geografia
Map
Koordenatuak53°56′08″N 108°05′31″E / 53.9356°N 108.0919°E / 53.9356; 108.0919
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Jakutia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.490.000 km²
Arro hidrografikoaLena basin (en) Itzuli
Ur-emaria16.350 m³/s
IturburuaBaikal mendikatea
Bokalea
()
Laptev

Errusiako ibairik luzeena, Asiako hirugarrena eta munduko hamargarrena da[2].

Ibilbidea

aldatu

Baikal mendietan 1.640 metroetan jaio eta Siberiako lautada zeharkatzen du, Baikal aintzira mendebaldean utzita. Behin Kirenga eta Vitim ibaiekin elkartuta, ipar-ekialderantz jotzen du. Ozeano Artikoko Laptev itsasora isurtzen da, 10.800 kilometro koadrolo delta sortuz.

Historia

aldatu

Vladimir Lenin politikari marxistak ibai honetatik hartu zuen bere deitura (berez Lenin ezizenak «Lena ibaikoa» esan nahi du). Izenaren jatorria ez dakigu zehatz-mehatz nondik sortu zuen, baina bi teoria daude: bata, Lenaren urre meatzeetako sarraskiaren ondoren hartu zuela; bestea, bere kide Georgi Plekhanovek Volgin ezizena hartu zuenean, Vladimir Iljitxek berea hartu zuela.

Hidrologia

aldatu

Lenaren emaria 1976-1994 bitartean neurtua izan da Stolben, deltaren goialdean[3]. Urteko batez besteko emaria 16.300 m³/s-koa da, baina alde handia dago negutik udara; emari handiena ekainean du (61.831 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena apirilean (1.759 m³/s). Urritik ekainera izozturik egoten da.

Lenaren batezbesteko emariak (m³/s), Stolben neurtuak
Datuak: 1976 eta 1994 artean

Ibaiadar nagusiak

aldatu
 
Lenaren deltaren satelite bidezko irudia..
Ezkerraldean :
  • Niouia
Eskuinaldean :

Hiri nagusiak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu