Imperial College London

Londresko Imperial College» orritik birbideratua)

Imperial College of Science, Technology and Medicine 1907an Londresen sortutako unibertsitate britainiarra da, South Kensington auzoan egoitza duena. Zientzia, ingeniaritza, medikuntza eta enpresa zientzietan espezializatua dago. Imperial Collegek mundu osoko ikasleak erakartzen ditu (2016an 125 nazionalitate baino gehiago zeuden ordezkatuta). 15 Nobel saridun, 3 Fields dominadun eta 70 Royal Societyko kide baino gehiago ditu. Unibertsitateak gizarteari egindako ekarpenen artean penizilinaren aurkikuntza, holografiaren garapena eta zuntz optikoaren garapena daude. Inperial College nazioarteko sailkapenetan munduko hamar unibertsitate ospetsuenen artean dago etengabe.

Imperial College London
Scientia imperii decus et tutamen
Datuak
Izen ofiziala
Imperial College of Science, Technology and Medicine
Izen laburraImperial
Motaikerketa-unibertsitate publikoa, hezkuntza-antolakuntza eta eraikina
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaOak Ridge Associated Universities (en) Itzuli, Russell Group (en) Itzuli, golden triangle (en) Itzuli, World Wide Web Consortium, European University Association (en) Itzuli, arXiv (mul) Itzuli, Lliga d'Universitats d'Investigació Europees, ORCID eta ELIXIR UK (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak7.705 (2016ko abenduaren 31)
Ikasle-kopurua17.565 (2016ko abendua)
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1907
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: imperialcollegelondon Twitter: imperialcollege Instagram: imperialcollege LinkedIn: imperial-college-london Youtube: UCcRV5FPxxWFdS4Fjnk9FQvA Edit the value on Wikidata

Inperial College, hasiera batean, Londresko Unibertsitateko kide bat izan zen, baina 2007an bere mendeurrena zela eta, erakunde independente bihurtu zen.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.