Lot eta Garona
Lot eta Garona[1] (okzitanieraz: Òlt e Garona, ɔt e ɡarɔno ahoskatua; frantsesez: Lot-et-Garonne, lɔt‿e ɡaʁɔn ahoskatua) Frantziako 47. departamendua da, Akitania Berria eskualdean. Okzitaniako lurraldea ere bada.
Lot eta Garona (47) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Prefetura | Agen |
Prefeta | Sophie Borderie (PSF) |
Azpiprefeturak | Marmande Nérac Villeneuve-sur-Lot |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 40 |
Udalerriak | 319 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 44°20′N 0°30′E / 44.33°N 0.5°E |
Azalera | 5.361 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 331229 |
Dentsitatea | 61.784,92818504 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Historia
aldatuLot eta Garona 1790eko martxoaren 4an sorturiko jatorrizko laurogeita hiru departamenduetako bat izan zen. Bere barnean Guiena eta Gaskoinia eskualde historikoen zenbait lurralde zituen, batez ere antzinako Agenais konderria.
Geografia
aldatuLot-et-Garonne egun Akitania Berria eskualdean dago. Mugakide hauek ditu: Lot, Tarn eta Garona, Gers, Landak, Gironda eta Dordoina. Lot eta Garona ibaiek zeharkatzen dute departamendua, hortik izena.
Iparraldean kareharrizko muinoak ditu. Lot eta Garona ibaien artean, haran askok osaturiko ordoki bat dago. Mendebaldean, Landetako basoa dago, batik bat itsas pinuz biltzen dituena. Basoa eta Agen artean, muinoz beteriko Albret eskualdea dago.
Demografia
aldatu1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
---|---|---|---|---|---|---|
298 940 | 346 885 | 347 073 | 346 260 | 341 345 | 340 041 | 332 065 |
1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
319 289 | 316 920 | 312 081 | 307 437 | 295 360 | 286 377 | 278 740 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
274 610 | 268 083 | 239 972 | 246 609 | 247 500 | 252 761 | 265 449 |
1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
265 549 | 275 028 | 290 592 | 292 616 | 298 522 | 305 989 | 305 380 |
Oharra: 1808ko azaroaren 4an Tarn eta Garona departamendua sortu zenean, Lot eta Garonak honako kantonamenduak utzi zizkion: Auvillar, Montaigu-de-Quercy eta Valence.
1999ko erroldaren arabera, hona hemen departamenduko hiri nagusiak:
- Agen: 30 170 biztanle; 69 488 aglomerazioan.
- Villeneuve-sur-Lot: 22.782 biztanle; 41 953 aglomerazioan.
- Marmande: 16 770 biztanle; 23 727 aglomerazioan.
Ekonomia
aldatuEkonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, artoa, bazkarako landareak, tabakoa, fruitu arbolak, ardi eta behi azienda) eta industria (janari industria, tabakogintza, metalurgia txikiak, mekanika, zurgintza, larrugintza) dira.[2]
Hiri turistiko nagusiak honakoak dira:
Erreferentziak
aldatu- ↑ 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.