Luis Nafarroakoa (1341-1376)
Luis Nafarroakoa (batzuetan Évreuxekoa; 1341-1376) Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa Nafarroako errege-erreginen seme txikia zen. Aitarengandik Beaumont-le-Rogerreko konderria oinordetu zuen (1343) eta Joana bere bigarren emaztearen eskubideei esker 1366an Durazzoko duke bihurtu zen.
Luis Nafarroakoa (1341-1376) | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1337 | ||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||
Heriotza | Apulia, 1376 (egutegi gregorianoa) (38/39 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Martinen kartusia | ||
Familia | |||
Aita | Filipe III.a Nafarroakoa | ||
Ama | Joana II.a Nafarroakoa | ||
Ezkontidea(k) | Joana Durazzokoa | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Evreux leinua Durazzo family (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Nafarroako konpainia |
- Artikulu hau Joana II.aren semeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis Nafarroakoa».
Luisek lehendabizikoz Maria Lizarazukoa ezkondu zuen 1358an. Anaia Karlos II.a Nafarroakoaren alde egin zuen honek Karlos V.a Frantziakoaren aurka zuen gudan.
Bere bigarren ezkontzari esker Durazzoko konderria eta Albaniako erresumako eskubideak eman zizkion. Eskubideak indarrean jartzeko anaia zein Frantziako erregearen laguntza izan zuen. Horrela, Durazzoko konderria eta Albaniako erresuma Karl Thopiaren eskutik hartu zuen. 1372an, Frantzian berarekin borrokatutako Nafarroako konpainiaren laguntza izan zuen Durrës okupatzeko. Nafarroako konpainiaren lerroak asko gehitu ziren 1375ean noiz Nafarroatik zuzenean etorritako gudari asko ailegatu zirenean. Horrela, kanpaina korapilatsu bat egin zezakeen azkenean 1376ko udaren erdian hiria hartu arte.[1] Tamalez, Luis laster hil zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Setton, Kenneth M.. (1975). Hazard, Harry W. ed. A History of the Crusades, Volume III: The fourteenth and fifteenth centuries. Madison, Wisconsin: University of Wisconsin Press, 167–224 or. ISBN 0-299-06670-3..