Luzitu
Luzitua edo igeltsuztatua zarpiatuaren edo emokaduraren gainean ematen den igeltsu finezko geruza da, horma pintatu aurretik leuntzeko izaten dena. Igeltseroak geruza hau aurretik geltsu baltzez estalitako pareta, holtz eta sabaietan jartzen du.
Jatorria
aldatuAntzinako Etiptoko hilobi ganberetan geltsuz estalitako hormak aurkitu dira, 2000 K.a. urte ingurukuak. Luzitua gaur egun estaldura bezala erabiltzen da, adreiluzko barne hormetarako.
Erabilera
aldatuGeltsua ur kopuru egoki batekin nahastuz prestatzen da, aplikazio momentuan. Izan ere, minutu gutxiren buruan forjatzen hasten da, berezko duen itsasgarritasuna galtzen joanez. Hau gertatzen denean, geltsua "hildako geltsu" bezala ezagutzen da, erabilera guztia galtzearen ondorioz.
Geltsua "eskuz" jartzen da, plaunkai edo paleta baten laguntzat leunduz. Geltsua erabiltzeko bi metodologia aurki ditzazkegu, luzitze prozesuaren aurretik:
- Geltsu amaestratua: Listoi bertikalen erabilpenarenagatik deitua ("maestrak"). Listoi hauek geltsua ezarri aurretik jartzen dira horman, lodiera homogeneo bat bermatu ahal izateko. Kau hauetan, geltsua aplikatu ondoren regleta bat pasatzen da azalera guztian zehar, lodiera homogeneoa bermatuz.
- Amaestratu gabeko geltsua: prozesu oinarrizkoagoa, non geltsuaren emaitza igeltseroaren gaitasunaren araberakoa den, hein handi batean.
Estaldura zuzen baterako, geltsu zuria erabili aurretik gomendagarria da emokadura lehorturik egotea. Honetaz gain, luzitze prozesua egun oso lehorretan aplikatzea ez da gomendagarria, geltsuaren aldiz aurreko lehortzeak fisurak sortu baitezake orotara.