MASH (filma)
MASH 1970eko Robert Altman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltzezko film bat da. Fred Williamsonek amerikar futbol partidako eszena zuzendu zuen. 1968ko Richard Hooker idazlearen MASH: A Novel About Three Army Doctors eleberrian oinarritua dago. Donald Sutherland, Elliott Gould, Tom Skerritt, Sally Kellerman, Robert Duvall, Roger Bowen eta René Auberjonois aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ring Lardner, Jr.) irabaziz. Bestalde, 1970eko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Izandako arrakastari esker filmean oinarritutako M*A*S*H (1972-1983) telesaila ospetsua estreinatu zen.
Argumentua
aldatuKoreako Gerra puri-purian dela, agintearen aurkako joera duten hiru estatubatuar zirujau (Donald Sutherland, Elliott Gould eta Tom Skerritt) parrandazale, antimilitarista, edanzale eta emakumezaleek MASH 4077 (Mobile Army Surgical Hospital 4077) deritzon ospitale mugikorrean lan giten dute.
Aktoreak
aldatu- Donald Sutherland: Benjamin Franklin «Hawkeye» Pierce kapitaina
- Elliott Gould: John Francis Xavier «Trapper John» McIntyre kapitaina, zirujau burua
- Tom Skerritt: Augustus Bedford «Duke» Forrest kapitaina
- Sally Kellerman: Margaret «Hot Lips» O'Houlihan erizaina
- Robert Duvall: Franck Burns maiorra
- Jo Ann Pflug: «Hot Dish» tenientea
- Rene Auberjonois: Aita John Patrick «Dago Red» Mulcahy
- Roger Bowen: Henry Braymore Blake teniente kolonela
- David Arkin: Vollmer sarjentua
- Gary Burghoff: «Radar» O'Reilly
- John Schuck: Walter Kosciusko «Painless Pole» Waldowski kapitaina, dentista
- Fred Williamson: Jones kapitaina
- Tim Brown: Judson kaporala
Ikus gainera
aldatu- M*A*S*H (1972-1983) telesaila
Kanpo estekak
aldatu- MASH filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- MASH filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)