Manuel Fal Conde (villa, 1894ko abuztuaren 10a - 1975eko maiatzaren 20a) espainiar abokatu, politikari karlista, idazlea, eta 1935. urtetik 1955. urtera arte Elkarte Tradizionalistaren liderra izan zen. Quintilloko Dukearen eta Espainiako Handiaren tituluak eduki zituen.

Manuel Fal Conde

Bizitza
JaiotzaHiguera de la Sierra1894ko abuztuaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1975eko maiatzaren 20a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria, idazlea eta requeté soldier (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Bizitza

aldatu

Manuel Fal Conde Asturiaseko familia burges batean jaio zen, ez dago oso argi noiz mugitu ziren Higuera de la Sierrara, Sevillara. Bere familiako askok medikuntzarekin erlazioa zeukaten; bere aita adibidez, medikua izan zen, okulista hain zuzen ere, eta Higuera de la Sierrako alkatea izan zen 1900 eta 1905. urteen artean.

Extremaduran hasi zituen bere ikasketak; Jesuita ikastolan sartu zen, bere bi anaia zaharrak ikasi zuten lekuan. Jesuitetan ikasteak asko eragin zuen Fal Conderen ideologian, baina azkenean medizina ikasketak egitea erabaki zuen. Domingo bere anaia zaharra medikua izango zela ikusita, zuzenbide ikasketak egiten hasi zen.

Fal Conde totiko emakume batekin ezkondu zen, María Josefa Conde izenekoarekin, eta lau ume izan zituzten. Laugarrena jaio eta 13 egunera ama hil zen.

Zuzenbidea ikasi zuen Sevillan eta Madrilen. 1930. urtean Alderdi Integristan sartu zen; hau Elkarte Tradizionalistarekin elkartu zenean, segidan hartu zuen liderraren papera, gazteei eta miliziei garrantzia emanez, baita “El observador de Sevilla” seminarioa sustatu ere. Sanjurjoren altxamenduan parte hartzeagatik hiru hilabetez kartzelan egon zen.

1932. urtean Sevillan eklosio tradizionalista bizi izan zen; oso harrigarria izan zen eklosio hau, XIX. mendean tradizionalismoak ez baitzuen indarrik Sevillan, ezta Espainiako hegoaldean ere. 1933. urtean lau diputatu karlista aukeratu ziren Sevillan, kopuru bera aukeratu zen Nafarroan. Honengatik, Sevillari “la Navarra del Sur” deitzen hasi zitzaion. 1933ko azaroan Manuel Fal Conde Sevillako karlismoaren lider izendatu zuten. Manuel Fal Conde Tomas Zumalakarregirekin konparatzen zuten.

Bestalde, Fal Conde “Impresora Betica”ren fundazioaren atzean egon zen. Hau talde editorial bat izan zen, non karlismoari buruzko egunkari, aldizkari eta liburuxkak argitaratzen zituzten.

1953ko abenduaren 20an Elkarte Tradizionalistako delegatu nagusi izendatu zuten. 1936ko uztaileko altxamenduaren prestakuntzan parte hartu zuen. 1955. urtera arte elkarte Tradizionalista gidatu zuen.

Espainiako gerra zibilaren bitartean, “Real Academia Militar Carlista” sortzen saiatzeagatik Portugalera erbesteratu behar izan zuen. Erbestean zen garaian heldu zen bateratze dekretua (FE de las JONS eta Elkarte Tradizionalista legez alderdi bakar bihurtzen zituen dekretua), eta Manuel Fal Conde Portugaletik dekretuaren aurka aritu zen; baina, ez zuen emaitzarik lortu:

« ... No se había olvidado de los carlistas. Franco en persona invitó a Fal Conde, el jefe carlista exiliado en Lisboa, a formar parte del Consejo Nacional de FET, en noviembre de 1937. Fal Conde no aceptó y el ofrecimiento fue retirado definitivamente el 6 de marzo de 1938. El conde de Rodezno, que seguía en importancia a Fal Conde entre los carlistas, fue nombrado, a pesar de todo, Ministro de Justicia... »


Espainiara itzuli zenean, karlistak Dibisio Urdinean sartzea ekidin nahi izan zuen. Hori zela eta, agintariek hilabete batzuetan Ferreriasen, Menorkan, konfinatu zuten. 1955ko abuztuaren 11n Espainiako karlismoaren burutza utzi zuen eta politikatik aldendu zen. José María Valientek jarraitu zion haren postuan.

1967ko abenduaren 8an, Javier de Borbon-Parmak “Quintilloko Duke” titulua eman zion Manuel Fal Conderi. 1975eko maiatzean hil zen, Franco diktadorea baino hilabete batzuk lehenago.

Kanpo estekak

aldatu
  • Quintillo 1934 discussed[1]
  • Devocionario del Requeté by Fal Conde[2]
  • Manuel Fal Conde archive[3][Betiko hautsitako esteka]
  • blog of Andalusian CTC Junta Regional[4]
  • Fal's obituary note by Elias de Tejada in ABC of 1975[5]
  • Fal in contemporary Spanish media: ABC of 2015[6]
  • Qunitillo 2015[7]
  • Por Dios y por España; contemporary Carlist propaganda[8]