Maria Luisa Alberdi
Maria Luisa Alberdi Aldazabal (Eibar, Gipuzkoa, 1922ko irailaren 12a - Mendaro, Gipuzkoa, 2017ko irailaren 12a)[1]euskal erraketista profesionala izan zen. Maruja goiztizenaz kantxaratu zen 16 urte zituela.
Maria Luisa Alberdi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1922ko irailaren 12a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Mendaro, 2017ko irailaren 12a (95 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Maruja |
Biografia
aldatuEibarko Txirio kaleko 14an jaio zen Maria Luisa. Pilotan jokatzen berriz, Eibarko Astelena eta Txaltxa Zelai frontoietan ikasi zuen. Frontoia erabiltzea ez zen doakoa, gainera, goiz ibili behar izaten zen tokia hartzeko, zaletasun handia baitzegoen.
Gerra Zibila
aldatu1936ko uztailean Gerra Zibila piztu zen, Txirio kaleak kalte handiak jasan zituen, Alberdi-Aldazabal familiaren etxea hondatuta geratu zen eta alde egitea erabaki zuten. Maria Luisa eta ahizpa Angelita Alberdi Frantziara joan ziren euren amarekin.[2]
Frantzia iparraldean zenbait hilabetez egon ondoren, Euskal Herrirantz hurbilduz joan ziren, Donibane Lohitzunera lehenengo, eta gero, errefuxiatuz beteriko tren batean, Irunera heldu ziren. Handik Eibarrera itzultzean, oraindik gerra amaitu gabe zegoen eta etxe barik aurkitu ziren. Etxea suntsituta zegoen eta Soraluzen bizi ziren senitartekoen etxera jo zuten.
Kirolari ibilbidea
aldatuBizitzak ordea, jarraitu egiten zuen eta 1938. urtean Eibarko hainbat neska kontratatu zituzten Salamancako Tormes Frontoian jokatzeko. Maria Luisak aipatutako frontoian egin zuen bere debuta, 16 urte zituela. Gerrostean, 1939ko apirilean, Madrilgo Txiki-Jai frontoira joan zen jokatzera. Hango jokalarien maila hobetzat hartzen baitzen. Han urte t´erdi jardun ondoren Madrid frontoira pasatu zen. Madrilen zegoen bitartean, enpresak Logroñoko Beti Jai frontoira ere bidali zuen, hango jai nagusietan. Valentziako Txiki Jain ere sei hilabeteko bi txanda egin zituen. Valentzian zegoela Bartzelonara joatea proposatu zioten, baldintza berdinetan. Bartzelonan bizitzea ordea, garestiago zen eta ordurako kinielak kenduta zeuden eta diru iturriak murriztuta. Ez zen enpresarekin adostasunera heldu eta etxera itzuli zen.[3]
Herriratzea
aldatuEibarrera itzuli eta lanean hasi zen fabrikan. Bazkide Fundatzailea izan zen . Proiektu horretan 60 urtez izan zen kideen bidelagun.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Esquelas y Necrologicas | Eibar | Maria Luisa Alberdi Aldazabal | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ https://egoibarra.eus/eu/albisteak/eibar-aldizkaria-kalean-90.-zenbakia 46-47 orr.
- ↑ «Esquelas y Necrologicas | Eibar | Maria Luisa Alberdi Aldazabal | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).