Marielle Goitschel
Marielle Goitschel (Sainte-Maxime, Frantzia, 1945eko irailaren 28a) eskiatzailea da. Hamalau urte zituenetik, Frantziako talde nazionaleko kide izan zen. 1964an, Innsbruckeko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen slalom erraldoiko kategorian, eta 1968an, Grenoblen, beste urrezko domina bat slalom bereziko kategorian. Innsbrucken, bigarren izan zen slalom berezian (lehena Marielleren ahizpa Christin Goitschel izan zen). Munduko txapeldun konbinatua izan zen 1962, 1964 eta 1966an, eta slalom erraldoiko munduko txapeldun 1966an. Horrez gainera, 1966an bertan, bigarren izan zen jaitsieran eta slalom bereziko kategorian.
Marielle Goitschel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sainte-Maxime, 1945eko irailaren 28a (79 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa, zinema aktorea eta Q97768463 |
Pisua | 64 kilogramo |
Altuera | 169 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marielle Goitschel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.