Max Gallo
Max Gallo (Niza, 1932ko urtarrilaren 7a – Cabris, 2017ko uztailaren 18a) frantziar politikari, historialari, idazle eta Frantses Akademiako kidea izan zen.
Historian doktore zen, eta ehundik gora liburu utzi zituen idatzita, tartean ospea eman zioten Robespierre, Garibaldi, Napoleon eta Julio Zesarren biografiak. Eleberriak ere ondu zituen; La Baie des Anges (1976) izan zen ezagunena. Frantziako bizitza politikoan parte hartze aktiboa izan zuen.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Max Gallo idazle, akademiko eta politikari frantsesa zendu da, 85 urte zituela» Berria 2017-07-21 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.[Betiko hautsitako esteka]
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |