Mikel II.a
Mikel II.a (grezieraz: Μιχαήλ Β', Mikhaēl II; Amorium, Frigia, 770 - Konstantinopla, 829ko urriaren 2a), izengoitiz Amoriarra (grezieraz: ὁ Ἀμοριεῦς) eta Totela (grezieraz: ὁ Ψηλλός, Psellos), Bizantziar enperadorea izan zen 820-829 urteetan. Frigiar edo Amoriar dinastiako lehenbiziko agintaria izan zen.
Mikel II.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
820ko abenduaren 25a - 829ko urriaren 2a ← Leon V.a Armeniarra - Teofilo →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Amorium (en) , 770 | ||||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||||
Heriotza | Konstantinopla, 829ko urriaren 2a (58/59 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Thekla (en) Euphrosyne (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Amorian dynasty (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | buruzagi militarra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||
Soldadu soil gisa hasi bazen ere, jeneral izatera iritsi zen. Leon Armeniarra, aspaldiko arma-laguna, sustengatu zuen, enperadore izendatua izan zedin (813). 820ko abenduan, ordea, Leonek heriotzera zigortu zuen, bere aurka konspiratzen zebilelakoan. Baina Mikelen aldekoek enperadorea hil zuten eta bera espetxetik tronura igaro zen. Tomas Eslaviarraren matxinadari aurre egin zion, bulgariarren laguntzari esker (822-824). 823an Kreta sarrazenoen menpean geratu zen eta 827an musulmanek Siziliaren aurkako erasoa hasi zuten. Bestalde, IX. mendean zehar Bizantzio zatitu zuen eztabaida ikonoklasta neurrira ekartzen saiatu zen[1].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Michael II Encyclopædia Britannica Eleventh Edition (1910-1911)
Aurrekoa Leon V.a Armeniarra |
Bizantziar Inperioko enperadorea 820-829 |
Ondorengoa Teofilo |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel II.a |