Mixel Burukoa, frantsesez Michel Burucoa (Baiona, 1930eko urtarrilaren 11 - ib.,1990eko ekainaren 22a) euskal politikari abertzale bat izan zen, lanbidez otorrinolaringologoa.

Mixel Burukoa
Bizitza
JaiotzaBaiona1930eko urtarrilaren 11
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1990eko ekainaren 22a (60 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta otorrinolaringologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEnbata

1960an, Enbata euskal ikasleen elkarteko lehendakaria zela, Ximun Haran, Mixel Labéguerie, Jean-Louis Davant, Piarres Lartzabal, Mixel Epherre eta Jakes Abeberrirekin batera izen berdineko Enbata aldizkaria sortu zuen, eta 1963ko Aberri Egunez Itsasun Enbata mugimendu edo alderdi politiko abertzalea ere bai. 1967an, Ximun Harani alderdi politiko horretako Idazkaritza Nagusian ordezkatu zuen, 1974an Frantziako Gobernuak alderdia desegin zuen arte. .

1968ko ekainaren 23 eta 30ean alderdi horretako Pirinio Atlantikoen 3. hautes-barrutiko hautagai aurkeztu zen.

1973ko maiatzaren 24ean, aldizkariaren arduradun zen Burukoari isuna ipini eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, 1972ko irailaren eta azaroaren artean aldizkarian argitaratutako bost artikuluetan ustezko frantziar poliziaren aurkako gezurrak jarri izana leporatu baizieten.

1980-1981 artean Baiona eta Iruñea hirien arteko anaitzearen aldeko "Iruña" elkartearen bultzatzailea izan zen.

Kanpo estekak

aldatu