Moratín poetaren erretratua
Moratín poetaren erretratua (gaztelaniaz: Retrato del poeta Moratín) Francisco de Goyak 1824an Leandro Fernández de Moratín idazlearen erretratua egin zuen, Burdeosen biak erbesteratuak zeudenean. Erabili zuen teknika olioa mihisean izan zen. Margolanaren tamainua 60 x 49,5 zm.koa da. 1932an Bilboko Arte Ederren Museoak erosi zuen.
Moratín poetaren erretratua | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Francisco Goya |
Sorrera-urtea | 1824 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura |
Genero artistikoa | erretratua |
Kokapena | |
Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Historia
aldatuBiak ala biak, liberalak, aitzaki desberdinak erabiliz, Fernando VII.aren errestauraziotik ihes egin zuten, Frantziako hirian babesa hartuz. Goyak bi aldiz egin zuen bere adiskidea zen Leandro Fernández de Moratín (1760–1828) poeta eta dramaturgoaren erretratua. Lehenengoa 1799an. Hogeita bost urte geroago biak, Goya eta Moratín, Bordeleko erbestean elkartu ziren eta margolariak idazleari esperientzia errepikatzeko proposamena egin zion. Fernández de Moratínek, proposamena zela eta, hau idatzi zuen: "Nire erretratua egin nahi du. Beraz, oso ederra naizela pentsatuko duzu, hain pintzel trebeak nire kopiak biderkatu nahi dituenean".[1] Oso erretratu soila da, eta margolariak Bordelen margotutako lehenengo eta adierazgarrienetakoa da.[2]
Deskribapena
aldatuIdazlea mahaian eserita dago, eta Goyaren sinadura alderantzikatua daramaten paper batzuen gainean jarrita dago. Pentsakor dagoela eta luma omen duen eskua nola dagoen jarrita kontuan hartuta, badirudi sorkuntza-jardueran bete-betean murgilduta dagoela. Izan ere, erradiografian azaltzen denez, luma margotu egin zuen, baina, ondoren, ezkutatu egin zuen. Arropa eta atzealde berdexka margotzeko orduan, pintzelkada zabal bezain soltea erabili du. Aurpegia, ordea, arreta handiz tratatu zuen, pintzel-ukitu arretatsuen bitartez. Erretratu intimista bezain bizia da, eta Goyak bere adiskidearen izaera uzkurra eta malenkoniatsua irudikatzea lortu zuen.[2]
Bibliografia
aldatu- María Teresa Rodríguez Torres: Francisco de Goya: Adiskideen erretratuak : Zapater eta Moratín Bilboko Arte Eder Museoa. B'06: Buletina, 2 zk., Bilbo: Bilboko Arte Ederren Museoa, 2007, 145-149 or.
- Ana Sánchez-Lassa: De Goya a Gauguin: el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Erakusketaren katalogoa. Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008, 88-91 or., 2.zk.