Nadeth Agirre

Orioko arraunlaria

Nadeth Agirre Arruti (Orio, 1993ko abuztuaren 28a) Orioko traineruko patroi ohia da. Kontxako Bandera eta Liga birritan irabazi ditu.[1]

Nadeth Agirre

Bizitza
JaiotzaOrio1993ko abuztuaren 28a (31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Nadeth Agirre Orioko traineruaren txopan, 2018ko Kontxako Banderan.

Kirol ibilbidea

aldatu

Orioko emakumezkoen trainerua eratu zenetik Nadeth Agirre izan da patroia. 2012an lortu zituen aurreneko garaipenak, Erandion eta etxean jokaturiko estropadetan. 2013 urtean Emakumezkoen Traineru Liga jokatzeko sailkatu zen lehen aldiz eta 2018an salto kualitatibo handia egin zuen Ligan eta Kontxan bigarren postuak eskuratuz. 2019an eta 2020an Liga nagusiak eta Kontxako Banderak irabazi zituen[2] eta Nadeth bera izan zen Ligako patroirik onena. Ondoren 2022an berriz Liga irabazi zuen eta patroi onenaren saria ere bai.

Taldeak

aldatu
Taldea Urteak
Orio 2007-2023

Palmaresa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Iribar, Mikel O.. «Zapore bera du» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-08-16). «Apoteosis oriotarra en Zarautz en el adiós de la Liga Euskotren» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).

Kanpo estekak

aldatu