Nafarroako ardoa

Nafarroako Ardoa» orritik birbideratua)

Nafarroako Ardoak guztira 18.841,45 ha mahasti ditu bere baitan.[1]. 5 eskualde ezberdinetan banatzen da ardoak sailkatzerakoan.

     Behe Erribera      Goi Erribera      Lizarraldea      Izarbeibarra      Behe Mendialdea

Historia

aldatu

Nafarroan ardoa historiaurretik egin izan da. Jada I. mendean ardoa egiten zela dokumentatua dago, erromatarrek Funes, Andelos, Ledea eta Faltzesen modu industrialean egiten zuten. Cascante eta Cintruénigon ere ardoa biltzeko. Goi Erdi Aroan (XIII eta XV. mendeen artean) Ebro ibarretik Pirinioetara hedatzen ziren mahastiak, baina oso jende gutxi bizi zenez produkzioa ere ez zen oso handia. Ezkabarte eta Arakilen ardoak egiten zirela aurkitu da. Lurrak monasterioen esku zeudenez Iratxeko monasterioa bezalako guneek produkzio handia egiten zuten. Done Jakue bideak ere eragin handia izan zuen ardogintzan eta kronika ezberdinetan agertzen da Nafarroako ardoen kalitatea. Nafarroako Erresumako errege-erreginek berezko ardoa zuten ere.[1]

Pizkundetik XVIII. mendea ardo ugari egiten zen Nafarroan. Horregatik autoritateek kanpoko ardoa ekartzearen aurkako neurriak hartu zituzten eta mahasti gehiago landatzea debekatu zuten. Gehiegizko produkzio hori Donostiako portutik eramaten zuten atzerrira. Iruñeak ere Erriberako ardoa sartzea debekatu zuen, bere produkzioa babestu asmoz. XIX. mendean lehen ardo enpresa sortu zen eta inoiz egon den mahasti kopururik handiena zegoen, 50.000 Harekin. 1885an mildiuak krisi handia sortu zuen ardoan eta 1896an lehendabizikoz agertu zen mahats-zorria Nafarroa Garaian, Etxaurin hain zuzen ere. Buztin-lurrek eta uda beroek hiru aldetik zabaldu zuten intsektua: hegoalderantz, Tafallarantz eta Erriberrirantz; ekialderantz Agoitz eta Irunberriko mahastietara; eta Viana eta Los Arcoserantz. Hiru urtean, 1899an, Ebro zeharkatu zuen: Sajazarra (Errioxa) eta Borja eta Tarazonaraino (Zaragoza).[2][3] Filoxera intsektuak jatorrizko 50.000 ha. 700etan utzi zuen. XX. mendean kooperatibak sortzen dira, lehenengoa Erriberrin. 1980an 70 kooperatiba zeuden jada eta kalitatea igotzeko agentzia sortu zen.[1]

Mahats motak

aldatu

Nafarroako Ardoak beltzak, gorriak eta zuriak dira. Horretarako mahats ezberdinak erabiltzen dira:

Hala ere, historikoki, gorriek izan dute fama handiena, nahiz eta azkeneko urtetan ardo beltzek eta zuriek ere indarra hartu duten.

Ekoizpena

aldatu
 
Nafarroako Erreserbako ardo beltza

Nafarroako Izendapenaren Kontseiluaren arabera mahatsaren ekoizpena honako hau da:

Urtea Kiloak Kalif. Urtea Kiloak Kalif.
1985 93.802.186 Ona 1995 69.172.608 Bikaina
1986 71.998.186 Ona 1996 95.031.176 Oso ona
1987 52.920.474 Ona 1997 85.669.681 Ona
1988 47.946.167 Oso ona 1998 79.481.524 Oso ona
1989 72.993.873 Oso ona 1999 72.334.047 Oso ona
1990 66.873.090 Ona 2000 125.224.590 Oso ona
1991 58.087.291 Ona 2001 94.166.199 Bikaina
1992 85.149.627 Ona 2002 80.048.719 Oso ona
1993 68.711.120 Oso ona 2003 107.937.450 -
1994 68.108.739 OSo ona 2004 145.101.241 Bikaina
2005 113.099.521 Bikaina

Gutxi gora behera 70 litro ardo egiten dira 100 kilo mahatseko.

Eskualdeak

aldatu

Nafarroan 5 eskualde daude ardoaren ekoizpenean, bakoitzak bere berezitasunekin, nahiz eta jarraikortasun bat duten euren artean.

Behe Erribera

aldatu

Nafarroako hegoaldean dago eta garrantzitsuena da azaleran bai eta ardandegi kopurua dela eta. Guztira 5.666 hektarea ditu eta hektarea horietako bakoitzean 7.405,08 kilo mahats ekoizten dira. Guztietan eskualderik lehorrena da, 448 mm. euri urtean. Mahatsak hazteko onuragarriak diren egunak 241 dira.[1]

Goi Erribera

aldatu

Nafarroako Erdialde eta Hegoaldean, Erriberriren inguruan 5.944 hektarea ditu guztira eskualde honek. 6.360,89 kilo ekoizten dira hektareako. Gehienez ere 513 mm. euri egiten ditu urtean Erriberrin eta gutxienez 444 mm. Martzilla inguruan. Mahatsa hazteko egun onak 238 eta 245 artekoak dira.

Izarbeibar

aldatu

Izarbeibarreko eskualdean ere ardoa egiten da eta bertan Done Jakue bideak eragin handia izan du. Guztira 1.493 ha mahasti daude eta horietako bakoitzak 5.918,77 kilo mahats sortzen ditu batez beste. Klima lehorretik azpihezerako trantsizio eskualdean dagoenez euri gehiago egiten du eskualde honetan, 593 mm. gutxi gorabehera. Mahatsak 218 egun ditu hazteko.

Behe Mendialdea

aldatu

Eskualde hau Nafarroako erdi-ekialdean dago, Aragoi ibaiaren ertzetan. 2.655 hektarea mahasti daude eta bakoitzak 5.298,26 kilo sortzen ditu batez beste. Guztietan hezeena da, 683 mm eurirekin, baina 232 egun daude hala ere mahatsak hasteko.

Lizarraldea

aldatu

Lizarraldeko ardoak 3.083 hektarea mahasti ditu eta horietako bakoitzak 5.894,12 kilogramo mahats sortzen ditu urtero. Klima Izarbeibarren antzekoa da, euria egiten du baina ez gehiegi. Done Jakue bidean egoteak eragin handia izan du ardoaren historian.

Ekoizle nagusiak

aldatu

Herri ekoizle garrantzitsuenak Erriberri, Aiegi, Lerin, Cintruénigo, Gares eta Etxauri dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Consejo Regulador Denominacion de Origen Navarra
  2. Piqueras, J. (2005). «La filoxera en España y su difusión espacial: 1878-1926» Cuad. de Geogr. (77): 101-136..
  3. Oestreicher, A.. (1996). «La crisis filoxérica en España - Estudio comparativo sobre las consecuencias socio-económicas de la filoxera en algunas regiones vitivinícolas españolas» Hispania LVI/2 (193): 587-622..

Kanpo estekak

aldatu