Niemen
Niemen[1] (bielorrusieraz: Нёман; lituanieraz: Nemunas; polonieraz: Niemen; alemanez: Memel; suedieraz: Njemen) Bielorrusiako eta Lituaniako ibaia da. 937 km-tako luzera du.
Ibilbidea
aldatuMinskeko gainetan sortzen da, 176 metrotako altueran, eta handik mendebalera jotzen du. Lintzurez osaturiko arro zabal bat ureztatzen du, eta hura zeharkatu ondoren Grodnotik igarotzen da, eta iparraldera Lituanian sartzen. Kaunas hiritik igaro ondoren, Lituaniaren eta Errusiako Kaliningraden arteko muga eratzen du. Tilsit (Sovietsk) igarorik, Kurski golkora isurtzen du ura, Baltikoan. Delta bat eratzen du amaieran, ibai adar txiki ugari sortuz eta padura zabala eratuz.
Ibilbidean igarotzen dituen hiri handienak Tilsit, Kaunas, Alytus eta Hrodna dira.
Nabigazioa
aldatuOntzi txikiak Belista herriraino irits daitezke (700 km inguru). Abendutik martxo erdira arte izozturik izan ohi da. Ubidez loturik dago Dnieper ibaiarekin.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Lituaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |