Nikolai Kardaxov

sobietar astronomoa
Nikolái Kardashov» orritik birbideratua)

Nikolai Semenovitx Kardaxov (errusieraz: Никола́й Семёнович Кардашёв; Mosku, 1932ko apirilaren 25a - ibidem, 2019ko abuztuaren 3a) errusiar astrofisikari bat izan zen eta Zientzien Errusiar Akademia Espazio-Ikerketa Institutuko zuzendariordea edo bigarren zuzendaria.[1]

Nikolai Kardaxov

Bizitza
JaiotzaMosku1932ko apirilaren 25a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku2019ko abuztuaren 3a (87 urte)
Hobiratze lekuaTroyekurovskoye cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMSU Faculty of Mechanics and Mathematics (en) Itzuli 1955)
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Tesi zuzendariaIosif Shklovsky (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Yury Kovalyov (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Astro Space Center (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Nazioarteko Astronomia Elkartea

Biografia

aldatu

Moskuko Estatu Unibertsitatean graduatu zen 1955ean, horren ondoren, Sternberg Astronomia Institutuan (Mosku) lan egiten hasi zen. Iosif Shklovskiren ikaslea izan zen eta bere doktoregoa 1962an amaitu zuen.

1963an Kardaxovek quasar bat aztertu zuen, CTA-102 izenekoa, hau izan zen sobietarrek lurretik kanpoko zibilizazio adimentsu baten zantzuak aurkitzeko egin zuten lehen saiakera. Azterketa horretan ondorengo ondorioa atera zuen: zibilizazio adimentsu batzuek gu baino askoz garatuagoak egon behar dute, hau da, milioika urteko abantaila ateratzen digute. Ondorio horretatik etorri zen bere lanik ezagunenetako bat: Kardaxoven eskala, zibilizazioen garapen teknologikoa neurtzen duen eskala.

Kardaxov SESBeko Zientzien Akademiako kide eta Fisika Orokorraren eta Astronomiaren dibisioko kide izatera iritsi zen 1976ko abenduaren 12an. 1994ko martxoaren 12an ordea, Errusiako Zientzien Akademiako kide iraunkor izateko eskumena lortu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu