Okapia (Okapia johnstoni) Okapia generoko ugaztuna da, Artiodaktiloen barruko Giraffidae familian sailkatua. Fosil biziduntzat jotzen da, Miozenon agertutako lehenengo girafidoen antza handia duelako. Kongoko Errepublika Demokratikoko iparraldeko oihanetan bizi da. Haren generoko kide bakarra da.

Okapi
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaGiraffidae
GeneroaOkapia (en) Itzuli
Espeziea Okapia johnstoni
P. L. Sclater 1901[1]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia14,5 hilabete
Masa22 kg
250 kg
Kumaldiaren tamaina1
Eguneko zikloaeguneko
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Morfologia

aldatu

Jirafaren antza du, baina hankak eta lepoa motzagoak ditu. Ilaje gorrixka du gorputz osoan, hanketan eta ipurdialdean izan ezik. Atzeko aldetik, ipurdia eta hankak zuri-beltzak ditu, zebrenen antzekoak.

20-30 cm-ko luzerako mihi urdinxka du, zuhaitzetako eta zuhaixketako hostoak jateko: hain luzea du, ezen belarrien barrualdea garbi dezakeen puntaz. Okapiek 1,90 - 2,15 m-ko luzera izaten dute helduaroan, 1,50-1,70 m-ko altuera eta 250-300 kg-ko pisua. Jirafek bezala, okapi arrek bi adar dituzte buruan, ilez estalita.

Nahiko animalia bakartiak dira: araldian edo kumeak zaintzen dituztenean baino ez dira elkartzen. Emeak kume bakarraz erditzen dira 435 eta 445 egunen arteko ernaldiaren ondoren, 15 hilabete gutxi gorabehera.

Kumea emea bada, bi urterekin garatuko da; arra bada, ordea, lau urterekin. Kumeak oso gazteak direnean, ezin dute ama beste emeengandik bereizi, eta ama hil bazaio, beste okapi batek adopta lezake. 30-35 urte bitarteko bizi-itxaropena dute.

Garatuen duten zentzumena usaimena da. Kumeek hainbat hots desberdin egiten dituzte amarekin komunikatzeko. Helduak, berriz, ia mutuak dira, hotsak ernaltzeko bakarrik egiten dituzte.

Belarjaleak dira: ehun landare espezietako hostoak eta zurtoinak jaten dituzte. Espezie horietako batzuk pozoitsuak dira gizakientzat.

Populazioaren egoera

aldatu

Kongoko Errepublika Demokratikoko Aruwimiko oihanetan bizi dira. Mundu osoan 10.000-20.000 okapi geratzen direla jotzen da. UICNk dioenez, espezie kaltebera da, baina hori bakarrik estimazioa da, ez dagoelako nahiko daturik. Segurua da haien bizilekua gerra zibilen erasoa pairatzen ari dela eta, beraz, habitata suntsitzen ari zaiela.

Erreferentziak

aldatu
  1. P. L. Sclater. (1901). in: 1. 1901 Proc. Zool. Soc. Lond., 50 or..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu