Esentzia olio

Landareen konposatu kimiko lurrunkor usaintsuak dauzkan isurkari hidrofoboa
Olio esentzial» orritik birbideratua)

Esentzia olioa[1] landareen konposatu kimiko lurrunkorrak dauzkan isurkari hidrofoboa da. Horregatik, olio lurrunkor ere deritze. Olio hauek giro-tenperaturan isurkariak dira, baina, berotzean, laster lurrundu egiten dira, eta erraz pizten. Esentzia olioak zein landaretatik atera ziren, eta landare horren olio izena edukitzen dute (e. b. teondo-olioa eta iltze-olioa). Horregatik deritze esentzia-olio, landare baten lurrinaren esentzia barnebiltzen dutelako. Isurkari hauei olio deitzen bazaie ere, olio lurrunkorrek ez daukate koiperik.

Sandalo zuri (Santalum album) esentzia-olioa.

Ezaugarriak

aldatu
 
Olio lurrunkorrak dauzkaten botilatxo batzuk.

Landareen hainbat ataletik ateratzen dira: loretik, fruituetatik, hazitik, hostoetatik, oskoletik, azaletik edo zuretik (enbor, adar edo sustraietakoa). Gehienetan, landareak ez du % 1 baino esentzia-olio gehiago edukitzen, baina, intxaur muskatuaren eta iltzearen kasuan, % 10 baino gehiago edukitzen dute. Batzuetan, landarearen atal bakoitzak olio lurrunkor ezberdinak edukitzen du.

Landare-erreinuaren zati txiki bat (% 10 inguru) baino ez da osagai lurrintsu hauek sortzeko gai. Esentzia-olioa gehienbat honako familia hauen kideetatik ateratzen da: perrexil hezearenetik (Apiaceae), izarkarenetik (Asteraceae), Burseraceae, nekostarenetik (Cupressaceae), zapart-belar zuriarenak (Lamiaceae), giloriarenetik (Myrtaceae) eta errudarenak (Rutaceae). Olio lurrunkorren osagai nagusiak monoterpenoak eta hidrokarburo ziklikoak dira, bai eta haien alkohol-, aldheido- eta ester-deribatuak ere.

Olio lurrunkor mota batzuk nahiko garestiak dira, zenbaitetan landare askok olio-kopuru txiki bat ekoitzi behar izaten du-eta. Dena dela, badira olio hauen artean merkeagoak direnak, esaterako, laranja-olioa, ezen laranjen azalak zuku-industriaren hondakinak izaten baitira. Arrosa-olioa, ostera, garestia da, hura ekoizteko, horretarako berariaz landatutako makina bat arrosa behar direlako. Lurrinetarako olioa merkeagoa da, baina usain ahulagoa izaten du. Lurrin-olioak kimikoki formulatuak daude, eta usain gozo bat antzeratzekotan ekoizten dituzte.

Egitura kimikoa

aldatu
 
Isoprenoaren egitura molekularra, terpenoideen unitate kimikoa, esentzia olioen konposatu nagusia.

Terpenoide lurrunkorrez osatuta daude batez ere, 10 karbonoko (monoterpenoideak) eta 15 karbonoko (seskiterpenoideak) egituretan elkartutako isopreno-unitatez osatuak. Usainaren eragile diren substantzien egitura kimikoan talde funtzional bereizgarriak izaten dira: aldehidoak, zetonak, esterrak, etab.

Olio bakoitza gutxienez 100 konposatu kimiko desberdinek osatzen dute, honela sailkatuta: aldehidoak, fenolak, oxidoak, esterrak, zetonak, alkoholak eta terpenoak. Oraindik identifikatu gabeko konposatu asko ere egon daitezke.

Erreferentziak

aldatu
  1. Zurgintza hiztegia (2021) ikus Euskaltermen

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu