Orexa
Orexa Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. Nafarroa Garaiarekiko mugan dago. 114 biztanle zituenez 2016. urtean, probintziako herri txikiena zen. Itsas mailatik 421 metrora dago, eta 5,8 kilometro koadro ditu.
Orexa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Santa Kutz eliza eta Orixeren omenaldia | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Orexa | ||||||||||
Alkatea | Eneko Maioz Ganboa | ||||||||||
Posta kodea | 20490 | ||||||||||
INE kodea | 20060 | ||||||||||
Herritarra | orexar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°05′39″N 2°00′41″W / 43.0942°N 2.0113°W | ||||||||||
Azalera | 5,85 km² | ||||||||||
Garaiera | 420 m | ||||||||||
Distantzia | 36 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 108 (2023) −6 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,18 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 46,99 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 14,59 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 137,93 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 87,5 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 3,17 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,74 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 92 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 99,6 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 89.72 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1845 | ||||||||||
Webgunea | http://www.orexa.eus |
Historia
aldatuLapurretei aurre egin ezinik, eta inguruko beste herri asko bezala, Orexa Tolosa hiribilduari lotu zitzaion 1374. urtean, nahiz eta autonomia administratibo eta ekonomikoari eutsi zion. 1714. urtean, berriz, herria bereizteko ahaleginetan hasi zen baina ez zuen 1845. urtera arte lortu, udal legea indarrean sartzean, hain zuzen ere. Hala ere, Tolosak izan zuen handik aurrera ere herriaren ordezkaritza Gipuzkoako Batzarretan.[4]
Ekonomia
aldatuDuela urte batzuk abeltzaintza zen nagusi, baserri ugarik ziharduten horretan, baina dagoeneko ia ez da geratzen abeltzaintza bizibide duen baserririk. Egun, ekonomikoki pisu handia du herrian Oihan Txiki Kooperatibak: Orexako gazta eta mamia egiten ditu, besteak beste.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %16,6, Bigarren sektorea %19,3. Hirugarren sektorea %64,1.[5]
Demografia
aldatuOrexak 2019an zituen 110 biztanleetatik %16,36k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %0,91 ziren.[5]
Orexako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
aldatu2011ko udal hauteskundeak
aldatuBi alderdik aurkeztu zituzten zerrendak udal hauteskundeetarako: Bilduk eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:
- Bildu: 83 boto.
- Alderdi Popularra: 0 boto.
Emaitza horiekin, Eneko Maioz Ganboa bihurtu zen udalerriko alkate, botoen % 100 lortuta.
2015ko udal hauteskundeak
aldatu2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 72 boto lortu zituen.[6] Eneko Maioz izendatu zuten alkate bigarrenez.[7]
2019ko udal hauteskundeak
aldatu2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 71 boto lortu zituen.[6] Eneko Maioz izendatu zuten alkate hirugarrenez.[8]
2023ko udal hauteskundeak
aldatu2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 66 boto lortu zituen. Ez zen beste alderdirik aurkeztu.[9]
Kultura
aldatuJaiak eta ospakizunak
aldatuHerriko festa nagusiak maiatzaren 3an izaten dira, Santa Kutz egunean[10]. 1987az geroztik, azaroaren hasieran, Orixeren omenez, kultura astea ospatzen da, hainbat hitzaldi eta ekitaldirekin.
Ondasun nabarmenak
aldatuPlazan eta inguruan udaletxea, Santa Kutz eliza (XVI. mendea) eta Errebote Atze pilotalekua daude. Herritik Gaztelurako bidea jarraituz gero, San Marko ermita dago.
Basabe zentrala ere aipagarria da, 1930eko zentral hidroelektrikoa.[11]
Euskara
aldatuOrexako euskara[12] gipuzkeraren[13] aldaera bat da, erdiguneko euskaran[14] kokatzen den Tolosaldeko euskara, hain zuzen. Datuen arabera, herriko euskaldunak %92 dira, eta euskararen erabilera %80.4. Eustaten arabera, euskaldunak %94,64 ziren 2016an.[5]
Orexar ospetsuak
aldatu- Nikolas Ormaetxea Orixe (1888-1961), euskal idazlea.
- Gurutze Etxezabal Iturrioz (1995-), politikaria.
Galeria
aldatu-
Herriko sarrera
-
Santa Kutz eliza
-
Orixeren eskultura
-
San Markos ermita
-
Errebote atze frontoia
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «OREXA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ a b c «Web Eustat. Orexako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ a b www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «Eneko Maioz: «Egiten diren lanen helburua da garrantzitsua» - Orexa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «Eneko Maiozek alkatetzan jarraituko du - Orexa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2023 - Orexa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
- ↑ «Orexa - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «Orexako Basabe zentrala: nolakoa zen gure aitona-amonen energia berriztagarria?» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ a b «Orexa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
- ↑ a b «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
- ↑ a b «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |