Orlando di Lasso
Orlando di Lasso (jaiotza-izena: Roland de Lassus) flandestar musikagilea izan zen (Mons, Hainaut, c. 1532 – Munich, 1594ko ekainaren 14a). Europako Berpizkundeko musikari gorenetako bat izan zen. Haurretan nabarmendu zen kantari gisa; koru guztiek nahi zuten beren koruko kantari izan zedin eta hiru aldiz bahitu zuten hori zela eta.
Orlando di Lasso | |||
---|---|---|---|
1553 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mons, 1532 | ||
Herrialdea | Habsburg Netherlands | ||
Heriotza | Munich, 1594ko ekainaren 14a (61/62 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Flandriera gaztelania frantses ertaina alemana latina nederlandera frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Hoste da Reggio (en) | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea eta kapera-maisua | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | moteta polifonia Pizkundeko musika | ||
|
1544an Fernando de Gonzaga Karlos V.a enperadorearen zerbitzuko jeneralak eraman zuen Italiara eta hamar urtez egon zen han, aita santuaren kapera-maisu gisa, Palestrina musikagile ospetsuaren ondoan. 1555ean Anberes aldera jo zuen eta Bavariako dukearen kapera-maisu izendatu zuten ondoko urtean. Munichen bizi izan zen hil arte.
Bi mila musika piezatik gora ondu zituen Lassusek: italiar erako madrigalak zituzten bost liburu argitaratu ziren Venezian 1604an eta 516 motetez osatutako bilduma oparoa plazaratu zuten bere semeek Magnum Opus Musicum izenez. Lieder germaniar kantu-bilduma bat (zazpi sail osotara) ere idatzi zuen, eta salmo sail ederra, bere obra onena agian (1584, Psalmi Davidis Poenitentiales). Orlando di Lassus erlijio-musikari bikaina izan zen; italiar, frantses eta germaniar moldeko erlijio-kantuak ondu zituen, eta haren eragina bizi-bizirik egon zen Europako musikarien artean, barroko estiloa XVII. mendean guztiz nagusitu zen arte.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orlando di Lasso |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.