Oskar Lafontaine
Oskar Lafontaine (Saarlouis, Sarre, 1943ko irailaren 16a) alemaniar politikaria da.
Bizitza
aldatuZuzenbidea eta ekonomia ikasi zituen Sarreko eta Bonneko unibertsitateetan. Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen eta hainbat kargu politiko izan zituen Sarre estatu federalean, bere alderdiak 1995eko hauteskundeak irabazi ondoren estatu hartako lehendakaritzara iritsi zen arte. Berrikuntza sozioekonomikoak eta aldaketa burokratikoak bultzatu zituen haren politikak, eta horrek asko lagundu zion 1989ko alderdiko batzarrean idazkaritza nagusia lortzeko eta Alemaniako gobernu-buruzagitzarako hautagai izateko. Alderdi sozialdemokratak, ordea, galdu egin zituen 1990eko hauteskundeak, eta hurrengo urtetik aurrera Sarre estatu federaleko politikagintzan murgildu zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.