Pablo Ráez
Pablo Ráez Martínez (Marbella, 1996ko apirilaren 26a - ib., 2017ko otsailaren 25a) hezur-muinaren donazioen aldeko aktibista espainiar gazte bat izan zen, leuzemiaren ondorioz hil zena, 20 urterekin [1].
Pablo Ráez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Pablo Ráez Martínez |
Jaiotza | Marbella, 1996ko apirilaren 26a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Marbella, 2017ko otsailaren 25a (20 urte) |
Heriotza modua | : leuzemia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria eta blogaria |
Jasotako sariak | |
Kirolari amorratua (kulturismoa, saskibaloia eta waterpoloa praktikatu zituen), 2015ean, 18 urterekin, leuzemia mieloide akutua diagnostikatu zioten, pronostiko oso txarra izan ohi duena. Gaitzari aurre egiteko bere aitaren hezur-muinaren transplante bat egin zioten, eta horri esker hainbat hilabetetan bizimodu normala egin ahal izan zuen. 2016ko udan, ordea, leuzemia berriz agertu zitzaion.
Harrezkero bere proiekzio publikoaren etapa hasi zen. Sare sozialen bidez gazteak hezur-muina ematearen aldeko mezuak zabaldu zituen, jendea kontzientziatzeko donazio horiek leuzemiaren tratamendurako duten garrantziaz. Milioi bateko erronka jarri zuen, kopuru horretaraino donazioak iristea nahi zuelako [2]. Bere eragina nabarmena izan zen, Malagako bere probintzian 2016an donazioak %1300 areagotu zirelako [3]
"Siempre fuerte" ("Beti indartsu") izan zen gaitzaren ondorio larriei aurre egiteko erabiltzen zuen lema, birala bihurtu zena [4]. Bere patu tragikoak, gaitzarekiko erakutsi zituen indarrak eta adoreak, eta bere mezuak izan zuen arrakastak gaztearen ospea zabaldu zuten lau haizetara.
2017ko otsailaren 25ean hil zen, funtzionatu ez zuen hezur-muinaren transplante berri bat hiru hilabete lehenago jaso ondoren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ La 2 estrena 'Siempre fuerte, la historia de Pablo Ráez', documental sobre su lucha a favor de la donación de médula RTVE
- ↑ Pablo Ráez hil egin da leuzemiak jota EITB
- ↑ Codina, Esperanza Muere Pablo Ráez, el joven que consiguió que aumentaran las donaciones de médula El País 2017-02-27an
- ↑ "Es muy bonita y triste a la vez": así es el emotivo documental que recoge el legado de Pablo Ráez La Sexta 2019-09-12an