Patxi Usobiaga

Kirol eskalatzailea

Patxi Usobiaga Lakuntza (Eibar, 1980ko irailaren 7a) gipuzkoar kirol eskalatzailea da. Azken urteetan Munduko Kopa irabazi du 2006 eta 2007an eta horretaz gain, munduko txapeldun izan zen 2009an. 2006. urtean “euskal kirolari onena”ren saria lortu zuen.

Patxi Usobiaga

(2009)
Bizitza
JaiotzaEibar1980ko irailaren 7a (44 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea
Pisua62 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak
patxiusobiaga.com
Patxi Usobiaga 2010an.

Biografia

aldatu

Patxi Usobiaga Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1980ko irailaren 7an familia mendizale batean. Txikia zelarik hasi zen mendiak igotzen bere aitarekin; 9 edo 10 urte ingururekin pirinioetan hirumilakoak igo zituen. Hamar urte bete zituen urtean, 1990ko abenduan eskalatzen hasi zen eta honekiko izan zuen interesa pixkanaka indartuz joan zen. Berehala Atxarte eskalada eskolan ikasi eta Aramotz edo Etxauriko paretetan asteburuak pasatzen hasi zen. Astean zehar Eibarko rokodromoan pasatzen zuen denbora, eta baita Bergarakoan ere. Hamalau urte bete baino lehenago, 1994an, lehenengo aldiz txapelketa nacional batean parte hartu zuen. Bigarren postua lortu zuen eta horren ondorioz nazioko gazteen taldean sartzea lortu zuen. Ordurako 7b+ maila zuen. Hogei urterekin, ikasketak amaitzean, bere denbora eskalatzeari eskaintzea erabaki zuen. Geroztik bost edo sei ordutan entrenatzen du.

2006an Eskaladako Munduko Kopa irabazi zuen.

2007ko azaroaren 18an Eskaladako Munduko Kopako titulua berritu zuen Kranjen, Eslovenian.

2008ko urriaren 18an Eskaladako Europako Txapelketa irabazi zuen Parisen, Frantzian.

2009ko uztailaren 5ean Mundu Txapelketa irabazi zuen Xiningen, Txinan.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.