Pello Apezetxea Zubiri

Etnografoa eta apaiza

Pello Apezetxea Zubiri (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1932ko ekainaren 2a - Etxalar, Nafarroa Garaia, 2022ko martxoaren 17a) euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina izan zen. Ttipi-Ttapa Fundazioaren lehendakaria izan zen, bai eta Herria 2000 Eliza erakundeko kide, eta Usoa nekazari kooperatibaren sorreran ere lan egin zuen. 1955tik 1965era Etxarri Aranazko apaiza eta Parrokiako koruko zuzendaria izan zen.[1]

Pello Apezetxea Zubiri

Bizitza
JaiotzaGoizueta1932ko ekainaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaEtxalar2022ko martxoaren 17a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, etnografoa, etnologoa eta idazlea
Lantokia(k)Etxalar eta Etxarri Aranatz
KidetzaEuskaltzaindia
Ttipi-Ttapa
Herria 2000 Eliza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: pello-apezetxea-zubiri

Idazle oparoa da, euskal kultura eta etnografiari buruzko liburu ugari idatzi baitzituen. 2006ko azaroaren 26an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.[2] Aspalditik Etxalarko Andre Maria elizako apaiza izan zen, 2015ean herri horretako apaiz izaten 50 urte bete zituen (1965etik), horregatik Etxalarko parrokiak omenalditxo bat egin zion, oroitzapen seinale gisara.[3]

2017an udalerri horretako disko-formako hilarriei buruzko Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak liburua argitaratu zuen.[4]

Idazlanak

aldatu
 
baserri izenei eta historiari buruzko liburuen aurkezpena (Erran.eus, 2009)

Zenbait liburu idatzi zituen Etxalarri buruz:

Erreferentziak

aldatu
  1. «Etxarri Aranazko apaiza izandako Pello Apezetxea hil da - Hiriberri arakil» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  2. Euskaltzaindia. (2004). «Apezetxea Zubiri, Pello» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  3. Pello Apezetxea omendu dute Etxalarren 50 urte bete dituelako herrian apez. 2015eko irailaren 16a. Erran.eus
  4. «"Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak" liburuari buruz, Pello Apezetxea Zubiri Etxalarko apaiza eta idazlearekin. - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  5. Apezetxea Zubiri, Pello; Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2009). Etxalarko etxeen izenak. Etxalarko Udala ISBN 978-84-613-5230-2. (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  6. Salaberri, Patxi Xabier. Etxalarko etxeen izenak.pdf. (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  7. a b Ttipi ttapa. «Etxalarko etxeen izenak eta historiako zenbait jakingarri azaltzen dituzten bi liburu idatzi ditu Pello Apezetxeak - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  8. Xorroxin Irratia. (2017-01-20). «"Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak" liburuari buruz, Pello Apezetxea Zubiri Etxalarko apaiza eta idazlearekin. - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).


Kanpo estekak

aldatu