Perestroika
Perestroika (errusieraz: перестройка pʲɪrʲɪˈstrojkə)[1] (euskaraz: berregituraketa) 1980ko hamarkadan Mikhail Gorbatxovek bultzaturiko Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren barneko mugimendua izan zen, sobietar sistema politiko eta ekonomikoa aldatzea helburua zuena.
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Perestroika | |
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 |
« |
Sortzen ari zen egoerak ez zuen ez hanka ez buru. Sobietar Batasunak, altzairu-, lehengai-, erregai- eta energia-ekoizlerik handienak, baliabide horien eskasia zuen, behar ez bezala eta xahukeriaz erabiltzen ari zirelako bereziki. Nahiz eta jateko zereal-ekoizle nagusietako bat izan, urtero-urtero milioika tona erosi behar izaten zuen pentsuak egin ahal izateko. Mila biztanleko mediku eta ospitale-ohe proportziorik handiena dugu eta, aldi berean, gure osasun-zerbitzuek hutsune nabarmenak dituzte. Gure koheteek Halley kometa aurki dezakete edo Artizarreraino hel daitezke hutsik egin gabe; baina lorpen zientifiko eta teknologiko horiekin batera, nabarmena da izugarrizko eraginkortasun falta dugula, lorpen zientifiko horiek ez baititugu erabiltzen gure behar ekonomikoak konpontzeko. Esaterako, sobietar etxeetako tresna gehienen kalitatea oso eskasa da. Mikhail Gorbatxov 1987 |
» |
—[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Zenbait adituen ustez, perestroikak Sobietar Batasuneko desegitea, Ekialdeko Europako 1989ko iraultzak eta Gerra Hotzaren bukaera eragin zituen[3].
Perestroikak zenbait ministreei independentzia gehiago eman zien eta merkataritzako erreformak laga zituen. Hala ere, bere helburua ez zen komunismoa desegitea baizik eta sobietar kontsumitzaileen nahiak hobeto betetzea[4]. Edonola ere, jadanik zeuden barneko tirabira politiko, sozial eta ekonomikoak burutu eta errepubliketan nazionalismoa bultzatu zuen, Sobietar Batasunaren gainbeheraren katalizatzaileak izango zirenak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ ''Gorbachev and Perestroika''. Professor Gerhard Rempel, Department of History, Western New England College, 1996-02-02. Mars.wnec.edu.
- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
- ↑ ''Gorbachev on 1989''. Katrina vanden Heuvel & Stephen F. Cohen. 2009-10-28. Thenation.com 2001-09-11.
- ↑ Kishlansky, Mark. (2001). Sources of the West: Readings in Western Civilization. 2 New York: Longman, 322 or..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Sobietar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |