Pierre de Marivaux (Paris, 1688ko otsailaren 4a - Paris, 1763ko otsailaren 12a) frantses idazlea izan zen.

Pierre de Marivaux

7. seat 24 of the Académie française (en) Itzuli

1742ko abenduaren 24a - 1763ko otsailaren 12a
Claude-François-Alexandre Houtteville (en) Itzuli - Claude-François Lysarde de Radonvilliers (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParis1688ko otsailaren 4a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis eta Lille1763ko otsailaren 11 (75 urte)
Hobiratze lekuaChurch of Saint Eustache (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, eleberrigilea, autorea, kazetaria eta poeta
KidetzaFrantses Akademia
Genero artistikoakomedia
olerkigintza
antzerkia

IMDB: nm0210114 IBDB: 82224
IMSLP: Category:Marivaux,_Pierre_de Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Familia aberats batean jaio zen. Idazten eta literatura ikertzen aritu zen bizitza guztian, gustuz hasieran eta beharrez ondoren, ondasun guztiak galdu zituenean. 1743an Frantziako Akademiako kide aukeratu zuten. Maitasunaren psikologiarekin zerikusia zuten gaiak erabili zituen bere idazkietan. Bi eleberri idatzi zituen: La vie de Marianne (1731-41, Marianaren bizitza) eta Le paysan parvenu (1736, Laborari aberastua).

Baina Marivauxren garrantzia antzerkiari lotua dago. Frantziako Komediak antzeztu zituen Marivauxek idatzitako antzerki lan gehienak. Horietako batzuk: Arlequin poli par l´amour (1722, Maitasunak findutako arlekina), La surprise de l´amour (1722), Le jeu de l´amour et du hasard (1730, Zoriaren eta maitasunaren jokoa) bere komedia nagusia; La mère confidente (1735, Ama isilmandataria), Les fausses condidences (1737), La femme fidèle (1755), eta Les acteurs de bonne foi (1757, Asmo oneko antzezleak).

Marivauxek Commedia dell'Artetik hartu zituen bere pertsonaiak, eta geroko hainbat idazleren lanen aitzindari izan zen, Laclos, Sade eta Pirandellorena, esaterako.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu