Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Durangaldeko musika aretoa eta kulturgunea da. 2004an sortua, fase eta kudeaketa eredu ezberdinak bizi izan ditu urteetan zehar.

Plateruena Kafe Antzokia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDurango
Koordenatuak43°10′14″N 2°38′00″W / 43.1705016°N 2.6334079°W / 43.1705016; -2.6334079
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2004
JabeaBerbaro
Kontaktua
HelbideaLandako Etorbidea, 4A
Webgune ofiziala

Izena Durangoko plateruak omentzeko eman zitzaion, XVIII-XIX mendean oso ezaguna izandako zilargin, musikari eta dantzari familia.

Plateruena Kafe Antzokia

aldatu

Berbaro euskara elkarteak sortutako musika aretoa eta kulturgunea izan zen, kudeaketa pribatua zuena eta Durangaldeako eskualde osoan erreferentziazkoa izan zena.

Durangoko Landako inguruan martxan egon zen 2004tik 2020ko abenduaren 31rarte, Liburu eta Disko Azoka azken urteotan kokatzen duten eraikinaren ondoan.

"Zenbat Gara" elkarteak Bilbon eta Ondarroan zabaldutakoen ondoren, hauxe izan zen Euskal Herrian sortu zuten hirugarren kafe antzokia.

2020ko irailean, arrazoi ekonomikoengatik, aretoa ixtea erabaki zuten. Aurretik pilatuta zeuzkaten diru zorrak eta COVID-19 pandemiak eragindako ondorioak izan dira itxierarako arrazoi nagusiak.[1]

Plateruena Kultur Aterpea

aldatu

Hura kudeatzen zuen kooperatiba desegin, eta 2021ean parte hartze prozesu berri bat hasi zen gunea berpizteko eta kudeaketa eredu berri batekin. 2023ko martxoaren 3an ireki zituen ateak berriro, Plateruena Kultur Aterpea izenarekin.[2]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa