Rhythm and blues

azzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat
R&B» orritik birbideratua)

Rhythm and bluesa (maiz R&B siglez laburtua), edo Jumping Music, jatorrian jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Izena Ameriketako Estatu Batuetan Billboard aldizkariko Jerry Wexlerrek sortu zuen. Race Records ("Arraza grabazioak") izena ordezkatu zuen 1949ko ekainean, izen hori Mundu Gerraren ondorengo garairako iraingarritzat hartzen baitzen, baita Billboarden Harlem Hit Parade mailan ere, eta nagusiki geroago rock and roll gisan garatu zen musika generoa identifikatzeko erabiltzen zen. Jatorrizko rhythm and bluesa, egun rhythm and blues klasikoa izenaz ezaguna, bi norabidetan garatu da nagusiki: bata rhythm and blues garaikidea da, eta bestea, azpigeneroarekin zerikusirik ez duen rhythm and blues nagusia.

Rhythm and blues
Sorrera1940ko hamarkada–1950eko hamarkada
SorlekuaAEB
HedapenaMundu osoan.
InstrumentuakGitarra (elektrikoa/akustikoa), saxofoia, baxua, kontrabaxua, bateria, pianoa, aho-soinua eta ahotsa.
Azpigeneroak
Smooth jazz, Neo soul

Rhythm and blues klasikoa

aldatu

Bere lehen agerpenean, R&Ba rock and rollaren aurrekaria izan zen (ez dira gutxi diferentzia bakarra izena baino ez zela diotenak) eta rockabillyaren ondorengoa (countryaren zenbait korronterekin nahastuz). Jazzaren eta jump bluesaren eragin nabarmenak ditu, gospel musikarenez gain, eta berriz ere jazza (hard bopa rhythm and bluesak, bluesak eta gospelak bebopean izan zuten eraginaren ondorio da) baita erritmo afrikarrak ere.

Rock and rollaren lehen grabazioak R&Bezko kantuenak ziren, Ike Turnerren "Rocket 88" eta Big Joe Turnerren "Shake, Rattle and Roll" kasu, musika herrikoiko eta R&Bezkoetan agertuz. "Whole Lotta Shakin' Goin' On", Jerry Lee Lewisen lehen kanta arrakastatsua, R&Bezko kantu baten bertsio bat izan zen, musika herrikoi, R&B eta countryko zerrendetan lehen postua lortu zuena.

Musikariek arreta gutxi jarri zioten jazzaren eta R&Baren arteko ezberdintasunari, eta sarri bi generoetarako grabatzen zuten. Swing estiloko artista askok (Jay McShann, Tiny Bradshaw eta Johnny Otis kasu) R&B musika ere grabatu zuten. Count Basiek astero zuen zuzeneko emisio bat Harlemetik. Bebopeko ikur bat zen Tadd Dameron bera ere bi urtez egon zen Bull Moose Jacksonen pianojole bezala bebopean hasi ondoren. Gainera, Charlie Mingusek eurentzat jazza jotzen zuen musikarietako asko ere R&Beko beteranoak ziren. Beste musikari handi batzuk Lionel Hampton eta Eddie Vinson izan ziren.

1950eko hamarkada R&Baren lehena izan zen. Jazza eta rock and rolla bezalako beste genero batzuekin bat eginez, R&Bak ere tokiko aldaerak garatu zituen. Artista aipagarri batzuk Fats Domino ("Blueberry Hill" eta "Ain't That a Shame" arrakastekin"), Professor Longhair, Clarence "Frogman" Henry, Frankie Ford, Solomon Burke, Irma Thomas, Bo Diddley, The Neville Brothers eta Dr. John izanz iren.

The Platters musika genero honetan sartu izanagatik nabarmendu zen beste musika talde bat da.

R&Beko beste azpigenero batzuk

aldatu

Hauek dira R&Beko beste azpigenero batzuk, euren ospearen araberako ordena kronologikoan, gutxi gorabehera:

Quiet storm

aldatu

Artikulu nagusia: Quiet storm

Quiet storm R&Baren eta jazzaren barneko maila zabal bat da, leuna, lasaia eta sarri erromantikoa izateagatik bereizten dena. Izena WHUR izeneko irrati saio berritzaile batetik dator, Washington Hiriko Howard Unibertsitatekoa, 1970eko hamarkada erdialdekoa, hala, Smokey Robinsonen 1975eko kantua den "Quiet Storm"gatik deitua. R&B garaikideak ez bezala, quiet stormak ia ez du hip-hoparen eraginik, eta arrakasta handia izan zuen 1980ko hamarkadan Luther Vandross, Anita Baker, Sade, Lionel Richie eta Gerald Levert bezalako artistekin, eta ondoren, 1990eko hamarkadan, Brian McKnight eta Vanessa Williams bezalakoekin.

New jack swing

aldatu

R&Baren eta hip-hoparen elkarketa bat den new jack swinga rapeatutako errepiken erabilera esanguratsuagatik eta Roland TR-808a bezalako erritmo kaxen erabilera nabarmenagatik bereizten da. Teddy Riley eta Guy izeneko bere taldea generoaren asmatzaile bezala errekonozituak dira, eta genero honetako artista aipagarri batzuk Bobby Brown (New Edition taldeko partaide ohia), Michael Jackson, Justin Timberlake, Jimmy Jam eta Terry Lewis eta Jodeci eta Boyz II Men dira. Alternatiba femenino bat, new jill swinga, Janet Jackson, Neneh Cherry, Total, Shanice, Aaliyah, TLC eta SWV bezalako artista eta taldeek babestu dute.

Rhythm and blues nagusia

aldatu

Azpigenero hau R&Beko eta mainstream hip-hopeko gazteena da, 1990eko hamarkada amaieran agertu baitzen, eta gaur egun goraka doan azpigeneroa da.

Genero honek bere jatorria Hegoamerikan du. R&B eta hip-hop generoetako ekoiztetxeen estetika, irudi eta soinu aldaketa baten bila ari ziren pop artisten nahasketa baten ondorio izan zen. Hau, Ameriketako Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko ohiko "boy band" edo "girl band"etan ematen hasi zen (batez ere pop/R&B baladetan). Nahasketa honek popeko oinarri tipikoak ziren melodiak eman zituen, R&B eta hip-hopeko musika tresnez, letrez eta batzuetan "rapeoez" lagunduta; azpigenero hau herrialde anglosaxoi guztietan zehar hedatu zen.

1990eko hamarkadaren erdialdean Mariah Careyk bira bat eman zion musikari R&Ba eta hip-hopa elkartuz historia eginez, 1995ean Fantasy kantuarekin, zuzenean Billboard Hot 100eko lehen postuan debutatu zuen lehen kantu femeninoa bihurtzea lortuz. Honekin, Mariah Careyk R&B modernoaren ordezkaririk handiena bezala sendotzea lortu zuen.

XXI. mendearen hasieran, R&Baren eta hip-hoparen arteko elkarketa une batera iritsi zen, non , kasu askotan, R&B edo hip-hopeko grabazio baten arteko diferentzia bakarra ahotsak kantatuak edo rapeatuak zirela zela. R&B modernoak hip-hop soulak zuenean oinarrituago dagoen soinu bat du, baina aldaketaren batzuekin. Taldeak baino gehiago bakarlariak hasi dira nabarmentzen. Gaur egun, R&Beko artistarik ezagunenak jada aipatutako Mariah Carey (diska gehien saldu dituen R&Beko artista), Black Eyed Peas, Fergie, Usher, Rain, Akon, Nelly Furtado, Rihanna, T-Pain, Beyoncé, Ashanti Douglas, Christina Aguilera, Ne-Yo eta R. Kelly dira, beste batzuen artean. Ekoizlerik ohikoenak Jimmy Jam, Puff Daddy, Timbaland, Pharrell, BLC eta Will.I.am dira.

Gaur egun, modakoena den R&Ba da.

Ez da hip-hop soularekin nahastu behar, jatorrizko hip-hopetik gertuagoko formak hartu zituena, ohi afrozentrismoarekin gangsta raparen bitxiekin baino lotuago dagoen irudi batez lagundua. Hip-hop souleko artista gehienek, aurretik New Jack Swing generoko kantuak grabatu zituzten. Genero honetako artistarik nabarmenetako batzuk, Montell Jordan, Blackstreet, Groove Theory eta "Hip-Hop Soul/Neo Souleko Erreginak" deiturikoak; Mary J. Blige, R&B generoko artistarik esanguratsuenetako bat izan zena, Erykah Badu eta Aaliyah alegia, izan ziren.

Neo soul

aldatu

Artikulu nagusia: Neo soul

Neo soulak R&B soinuan hip-hoparen eragin bat 1970eko hamarkadako soul klasikoarenarekin uztartzen zuen. Benetako neo soula, soulezko harmoniez areagotua eta hip-hop alternatibozko beatez lagundutako sentimendu ez oso sofistikatu bategatik bereizten da. Genero honetako artistetako batzuk Tony! Toni! Toné!, Angie Stone, Amy Winehouse, Erykah Badu, Lauryn Hill, Aaliyah bera, Jill Scott, Rihanna eta Alicia Keys dira.

Kanpo estekak

aldatu

(Gaztelaniaz): *Soulbeat[Betiko hautsitako esteka] Irrati saioa. (Ingelesez): [1] Rhytm and Blues Youtuben.