Regina Otaola
Regina Otaola Mugerza (Eibar, 1952ko otsailaren 13a - ) euskal politikaria eta Lizartzako alkatea izandakoa 2007-2011 legealdian, Alderdi Popularretik.
Regina Otaola | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||
2007ko ekainaren 11 - 2011ko ekainaren 16a ← Joseba Egibar Artola
1995eko maiatzaren 28a - 2007ko ekainaren 11 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Eibar, 1952ko otsailaren 13a (72 urte) | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Popularra |
Biografia
aldatuICADEn Zuzenbiden Lizentziatua. 1995tik Eibarko Alderdi Popularreko bozeramalea izan zen. 2007ko Udal Hauteskundetan Eibarren eta Lizartzan aurkeztu zen. Eibarren zinegotzi atera zen baina aktari uko egin ostean Lizartzako alkate izendatu zuten. Egun hartatik gatazka handiak sortu ziren Lizartzan, 27 boto baino ez zituelako lortu, boto guztien %7a inguru eta baliozko botoen %15a inguru. EAJk boto zuria eskatu zuen (emandako bozen %40a inguru) eta EAE-ANV legez kanporatua izan zen. Hala ere hau izan zen herritar gehienen boto lortu zuena, %52a, baina nulotzat hartu ziren.
Gipuzkoako Aldundian Talde Popularreko kidea izan zen Deba-Urola hautes-barrutitik 1999an. Bertan ere Talde Popularraren eleduna izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Regina Otaolaren bloga