Rio Lobo
Rio Lobo 1970eko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. John Wayne, Jorge Rivero, Jennifer O'Neill, Jack Elam eta Christopher Mitchum aktoreek antzeztu zuten.
Rio Lobo | |
---|---|
Jerrald Goldsmithen filma | |
Egilea(k) | Jerrald Goldsmith |
Argitaratze-data | 1970 |
Izenburua | Rio Lobo |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko eta Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Howard Hawks |
Gidoigilea(k) | Leigh Brackett |
Antzezlea(k) | |
John Wayne Jorge Rivero (en) Jennifer O'Neill Jack Elam Christopher Mitchum (en) Victor French Sherry Lansing David Huddleston Jim Davis Robert Donner Peter Jason Bill Williams Bob Steele Chuck Roberson Dean Smith Don "Red" Barry Edward Faulkner Gregg Palmer Hank Worden Mike Henry Robert Rothwell Susana Dosamantes Sondra Currie Clint Walker (en) Ethan Wayne George Plimpton | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Howard Hawks Paul Helmick (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | William H. Clothier |
Howard Hawksek sheriffak bere bulego edo egoitza legez kanpoko gaizkileen aurka defendatzen duen ideia oinarritzat hartuz filmatu zuen hirugarren filma da, aurreko Rio Bravo (1959) eta El Dorado (1966) filmeekin batera trilogia osatzen duelarik, bi filma horiek ere John Wayne aktoreak antzeztu zituelarik.
Argumentua
aldatuAEBtako Gerra Zibilaren amaieraldera, konfederatu talde bat yankeen trenei lapurreta egin ohi die. Tren horietako McNally kolonelak (John Wayne) konfederatu taldeko buruak diren Cordona (Jorge Rivero) eta Tuscarora (Christopher Mitchum) espetxeratzea lortuko du, baina gerra amaitzean hiru gizonal adiskidetu egingo dira.
Ondoren, konfederatuen tren lapurretetan parte hartu zuten Batasuneko traidoreen bila hasiko dira, bilaketa honek Rio Lobo herrira eramango dituelarik, han Shasta Delaney (Jennifer O'Neill) gaztea elkartuko zaie, azken honek herrian dagoen ustelkeri sarea argitara ateraraziko du.
Aktoreak
aldatu- John Wayne: Cord McNally kolonela
- Jorge Rivero: Pierre Cordona kapitaina
- Jennifer O'Neill: Shasta Delaney
- Jack Elam: Phillips
- Christopher Mitchum: Tuscarora Phillips sarjentua
- Victor French: Ketcham
- Susana Dosamantes: María Carmen
- Sherry Lansing: Amelita
- David Huddleston: Ivor Jones doktorea
- Mike Henry: 'Blue Tom' Hendricks sheriffa
- Bill Williams: Pat Cronin sheriffa
- Jim Davis: komisaria
- Dean Smith: Bide
- Robert Donner: komisaria
- George Plimpton: pistolaria
Kanpo estekak
aldatu- Rio Lobo filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)