Robert Ader (New York, 1932ko otsailaren 20a - Pittsford, New York, 2011ko abenduaren 20a) psikologo estatubatuarra izan zen, Nicholas Cohen immunologoarekin batera Psikoneuroimmunologiaren aitatzat jotzen dena. New Yorken jaio eta Rochester Medical Center-eko unibertsitateko irakasle emeritua izan zen.

Robert Ader
Bizitza
JaiotzaNew York1932ko otsailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPittsford2011ko abenduaren 20a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaTulane Unibertsitatea 1953) graduatu-aurreko maila : psikologia
Cornell Unibertsitatea 1957) Doktoretza : psikologia
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa eta psikiatra
Enplegatzailea(k)University of Rochester (en) Itzuli

1957.urtean bere lehenengo lanak argitaratu zituen, eta XX. mendeko 70eko hamarkadaren hasieran saguekin egindako esperimentu ospetsuak plazaratu zituen, erreflexu baldintzatu batek animalien immunitate-sistemaren gain eragiten zuela argi eta garbi frogatzen zuena. Esperimentu horietan oinarriturik nerbio-sistema eta immunitate-sistemaren arteko lotura estua azpimarratu zuen Ader-ek, psikoneuroimmunologiaren nondik-norakoak ezarriz.

Kanpo estekak

aldatu