Robert Ryman (Nashville, Tennessee, 1930eko maiatzaren 30a - New York, 2019ko otsailaren 8a) estatubatuar margolaria izan zen.

Robert Ryman
Bizitza
JaiotzaNashville1930eko maiatzaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGreenwich Village2019ko otsailaren 8a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lucy R. Lippard  (1961 -  1966)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea, marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Abstract Artists (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaritza

Biografia

aldatu

1952an New Yorkera aldatu zen, musikarako zaletasunak erakarrita (saxoa jotzen zuen), baina hara iritsi eta berehala hasi zen margolaritzan. 1950eko hamarraldian zehar hainbat lan egin zituen New Yorkeko Arte Modernoko Museorako, eta liburutegi baten arte-sailerako; lan horiek eta Lucy Lippard arte-kritikariarekin ezkondu izanak eman zioten prestakuntza artistikoa.

Adierazpen errealistak alde batera utzirik, margolaritza hutsa landu zuen, autoerreflexiboa, pinturaren ezaugarri oinarrizkoenak ikertuz. Lehen koadro eta collageetan, 1955 ingurukoetan, materialarekin, koloreekin eta pintzelkadarekin esperimentatu zuen, margolaritza prozesuaren ikerketa harturik bere produkzioaren gai nagusitzat. 1965. urte inguruan, ordea, koloreak alde batera utzi eta zuria bakarrik erabiltzen hasi zen; zuriaren ñabardurekin beste kolore guztiak iradoki zituen Rymanek. Harrezkero, gardentasun, trinkotasun, tonu eta argitasuna euskarriaren eta pintzelkadaren arabera aldatu izan zituen. Margolaria ikertzaile zientifikoaren mailara eramanez, tankera, ehundura, ertz, euskarri eta distiraren arabera lor daitezkeen ikusmen-efektuak ikertu zituen Rymanek, eta garrantzi handia eman zien xehetasun guztiei, piezaren pertzepzioan duten eraginagatik.

Erakusketa garrantzitsuak egin zituen Europan eta Amerikan. Kasseleko zenbait Documenta erakusketetan parte hartu zuen (1972, 1977 eta 1982) eta atzera begirako erakusketak egin zituen Amsterdam (1974), Zurich, Paris eta Düsseldorfen. 1992. urtean MoMAn eta Tate Galleryn atzera begirako erakusketa bat egin zuten bere lanarekin. American Academy of Arts and Letterseko kide izan zen 1994. urtetik. 2005. urtean, Praemium Imperiale saria eman zioten.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Ingelesez):[1] Robert Ryman Guggenheim Museoan.
  • (Ingelesez):[2] Xavier Hufkens - Robert Ryman.