Roberto Gonzalez de Viñaspre

euskaltzaina. Onomastikan aditua

Roberto Gonzalez de Viñaspre Gonzalo[1] (Bilbo, 1961eko maiatzaren 13a) euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina da. Araban bizi da gaztetatik, Trebiñuko Saseta herrian eta Gasteizen.

Roberto Gonzalez de Viñaspre
Roberto Gonzalez de Viñaspre
Bizitza
JaiotzaBilbo1961eko maiatzaren 13a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta ikertzailea
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: roberto-gonzalez-de-vinaspre

Lanbidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta IVAPeko hizkuntza-teknikaria izan da. Arabako toponimia sakon aztertu du, batez ere Trebiñuko barrendegikoa.[2]

2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[3] Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria da 2017ko ekainaz geroztik.[4] 2018ko otsailaren 23an Euskaltzain oso izendatua izan zen.[5] Gaur egun, Onomastika Batzordearen burua da.[6] Sarrera-hitzaldia Trebiñuko Done Petri elizan irakurri zuen 2019ko maiatzaren 4an, "Trebiñu, euskararen herrian" izenburuarekin. Erantzuna Patxi Salaberri euskaltzainaren ardura izan zen.

  • "Ezkondu hitzaren etimologiaz" (1986, Euskera aldizkaria 31. liburukia, Euskaltzaindia)
  • "Errexal hitzak Arabako toponimian dukeen esanahiaz" (1990, III. Onomastika jardunaldien Agiriak, Euskaltzaindia)
  • Trebiño, claves para un contencioso inacabado (1999, Txalaparta)
  • Toponimia histórica de Sáseta (Condado de Treviño) (I)", Pedro Uribarrenarekin batera (2005, Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta, 98. zk.)
  • "Trebiñu aldeko homonimia-kasu batzuk aztergai" (2006, Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta, 103. zk.)
  • "Toponimia en lengua castellana de Marauri (condado de Treviño): datos para la geografía histórica del euskera", Pedro Uribarrenarekin batera (2008, Oihenart: cuadernos de lengua y literatura, 23. zk.)
  • “Más datos para la Historia de la lengua vasca en Álava”, Pedro Uribarrenarekin batera (2009, Herrian aldizkaria 4. zk.) https://es.scribd.com/document/16171669/Nuevos-datos-sobre-la-lengua-vasca-en-Alava-HERRIA-4-2009
  • “Apuntes sobre la lengua vasca y la historia de Ubarrundia, Toponimia de Vitoria III-Gasteizko Toponimia III, (2010, Onomasticon Vasconiae 29., Euskaltzaindia)
  • "Informe sobre las denominaciones Sierra de Toloño y Sierra de Cantabria" (2010, Plazaberri, Euskaltzaindia) http://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2010/urria/tolootxostena.pdf
  • “Despoblados medievales de la merindad de Langrares. Miscelánea histórico-lingüística”, Toponimia de Vitoria IV-Gasteizko Toponimia IV, (2013, Onomasticon Vasconiae 30., Euskaltzaindia)
  • "Observaciones para una delimitación de la lengua vasca en Álava", Elena Martínez de Madina Salazarrekin batera (2012, Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta, 114. zk.)
  • "Cer alcatte edo alcatte ondo" Un dato para la geografía histórica del euskera en la Llanada Alaversa (Axpuru y Heredia), Pedro Uribarrenarekin batera (2013, Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta, 116. zk.)
  • "Estudio linguistico-historico del nombre Berantevilla" (2013, Euskera aldizkaria 58. liburukia, Euskaltzaindia)
  • "Euskarako interpreteak Barrundian, 1710. urtean", Pedro Uribarrenarekin batera (2016, Administrazioa euskaraz, 94. zk.)
  • "Euskarazko testamentu bat Arabako Durruma herrian", Pedro Uribarrenarekin batera (2016, Administrazioa euskaraz, 91. zk.)

Erreferentziak

aldatu