Sabin Muniategi
Sabin Muniategi Astorkia (Gautegiz-Arteaga, 1912ko abenduaren 11 – Errenteria, 1990eko ekainaren 17a) euskal idazlea izan zen.
Sabin Muniategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gautegiz Arteaga, 1912ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Errenteria, 1990eko ekainaren 17a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
aldatuGernikako Aita Agustindarren eskolan egin zituen ikasketak. Filipinetan zegoela hasi zen euskaraz idazten. Euzkerea, Euzkadi, Eguna, Tierra Vasca-Eusko Lurra, Zeruko Argia, Olerti eta Goiz Argi agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Espainiako Gerra Zibilaren aurretik Lauaxeta ezagutu zuen eta haren lagun egin zen. Gerran parte hartu zuen eta espetxean egon zen. Muniategirenak dira Goiz Aize (1935), Bidean gora (1970), eta Betiko alorrean olerki bildumak. 1990ean, Olerki guztiak izeneko bilduma argitaratu zioten. Unamunoren El Otro obraren itzulpena ere egin zuen Ni ez izenburupean, nahiz eta oraindik ez den argitara eman.
Lanak
aldatu- Bidean-gora. Olerkiak (1970, Graf. Bilbao)
- Goiz-aize (1936, Zurrak)
- Olerki guztiak (1990, Karmel)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |