Sare geruza

OSI erreferentzia-ereduko hirugarren maila, datuen kommutazioaz eta bideratzeaz arduratzen dena. Garraio-mailaren aginduak betetzen ditu, eta lotura-mailari eskaerak egiten dizkio. Datu-paketeak bideratzen ditu

Sare geruza OSI ereduko hirugarren maila da. Bere helburua datuak jatorritik helmugara heltzea da, konexio zuzenik ez badute ere. Zerbitzuak eskaintzen dizkio garraio mailari eta lotura mailaren zerbitzuez hornitzen da. Bere helburuak lortzeko honako eginkizunak burutu behar ditu:

  • Sare helbide bakarrak banatzea
  • Azpisareen arteko konexioak burutzea
  • Paketeak bideratzea
  • Kongestioa kontrolatzea

Bideratzea

aldatu

Igorlea eta hartzailearen artean bide egokia aurkitzea da bideratzearen helburua. Bide honen aukeraketarako irizpide ezberdinak baloratu behar dira:

  • Abiadura
  • Atzerapena
  • Segurtasuna
  • Distantzia
  • Komunikazioaren kostua

Lan hau burutzeko arduradunak bideratzaileak edo router-ak dira, nahiz eta badauden 3. mailakoak eginkizunak burutu ditzaketen switch-ak.

Konexiora zuzendutakoa ala ez zuzendutakoa

aldatu

Sare mailak bi modu ezberdinez funtzionatu dezake, datagramaen ala alegiazko zirkuituen bitartez. Datagramen konexio batean, pakete bakoitza bideratzen da era independentean, eta igorleak eta hartzaileak ez dute ezarri behar aurretiko konexiorik.

Alegiazko zirkuituko konexioan, komunikatu nahi diren ekipo biek konexioa ezarri behar dute, eta ezarritakoan, ibilbideko router edo bideratzaile guztiek baliabideak erreserbatu beharko dituzte alegiazko zirkuituarentzako.

Barne inplementazioan, datagramekin ala alegiazko zirkuituarekin funtzionatzeaz aparte, sare mailak eskaini diezaioke garraio mailari konexioari zuzendutako zerbitzua ala ez zuzendutakoa.

Kongestioaren kontrola

aldatu

Sare batean nodo batek jaso dezake bideratu dezaken trafikoa baino gehiago. Kasu horietan kongestioa ematen da. Arazo nagusia izaten da nodo batean kongestioa ematen denean, saretik hedatzen dela kongestio hori. Hori zuzentzeko, aurreikusteko eta kontrolatzeko teknikak daude. Teknika horiek sare mailan aplikatu behar dira.

Sare mailaren helburuak

aldatu

Paketeak iturburutik helburura bideratzea maila honen helburua da. Horretarako sare-mailak:

Sare-mailaren zerbitzuak

aldatu

Sare-mailaren zerbitzuak ondorengo helburuak lortzeko diseinatu dira:

  • Azpisarearen teknologietatik independenteak izan
  • Garraio-maila, azpisare mailaren ezaugarriez ez arduratzea
  • Azpisare mailak Garraio-mailari hornitzen dizkion helbide sistema, uniformea izan behar du

Sare-mailak, sare egitura dena dela ere, garraio-mailari ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkio:

  • Konexiora zuzendutako zerbitzuak: sare-maila fluxu eta errore kontrolaz arduratzen da. Igorlearen eta hartzailearen artean konexioa aldez aurretik ezartzen da, honen ondoren, komunikazioaren edozein partehartzailek datuak bidal ditzake.
  • Konexiora ez zuzendutako zerbitzuak: Fluxu eta errore kontrola garraio-mailak egiten du. Aldez aurreko konexioa ez da ezartzen. Pakete guztiek helbide osoak eduki behar dituzte eta hurrenkera desordenatuan hel daitezke helburura.

Geruza guztietan, aldameneko geruzen zerbitzuen horniketa ondo definitutako atzipen puntuen bidez (SAP: zerbitzurako atzipen puntuak) bideratzen da.

Konexio motak eta zerbitzuak nahasturik, lau konbinazio gerta daitezke:

  • Konexiora ez zuzendutako komunikazioa alegiazko zirkuituekin
  • Konexiora ez zuzendutako komunikazioa datagramekin
  • Konexiora zuzendutako komunikazioa alegiazko zirkuituekin
  • Konexiora zuzendutako komunikazioa datagramekin


Aurrekoa konbinazioak taula baten adierazita:

Konexio moten eta zerbitzuen konbinazioak
datagrama Alegiazko Zirkuituak
Konexiora ez zuzendutako komunikazioa UDP IPren gainean UDP IPren gainean ATMren gainean
Konexiora zuzendutako komunikazioa TCP IPren gainean ATM AAL (ATM goi mailako geruza)ATMren gainean

Kontuan izan behar dugu, zerbitzuak, dena dela ere, azpisareko egitura ez duela aintzat hartzen. Hala ere, zerbitzu kontrajarriak konbinatzen direnean Sare- eta garraio-mailek tokian tokiko egokitzapenak egin behar dituzte.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu