Stephen Allen Benson
Stephen Allen Benson (Cambridge, Maryland, 1816ko maiatzaren 21a - Grand Bassa, 1865eko urtarrilaren 24a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako 2. presidentea izan zen 1856tik 1864ra.
Stephen Allen Benson | |||||
---|---|---|---|---|---|
1856ko urtarrilaren 7a - 1864ko urtarrilaren 4a ← Joseph Jenkins Roberts - Daniel Bashiel Warner →
1854ko urtarrilaren 2a - 1856ko urtarrilaren 7a ← Anthony D. Williams (en) - Beverly Page Yates (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cambridge, 1816ko maiatzaren 21a | ||||
Herrialdea | Liberia | ||||
Heriotza | Grand Bassa, 1865eko urtarrilaren 24a (48 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta epailea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Republican Party (en) |
Estatu Batuetan jaio zen eta haurtzaroan emigratu zuen familiarekin Liberiara. Han, Thomas Buchanan Liberiako azken gobernadore zuriaren idazkari pribatua izan zen. Gero negozio gizon arrakastatsu bihurtu zen. 1835ean miliziarekin bat egin zuen eta 1842an Kontseilu Kolonialaren ordezkari bihurtu zen.
1847an Liberiak independentzia lortu ondoren, epaile eta predikari metodista izan zen. Altxorraren idazkaria izan zen eta 1853an presidenteorde aukeratu zuten.
1856an lehendakaritza irabazi zuen eta harreman diplomatikoak ezarri zituen Belgika, Danimarka, Estatu Batuak, Italia, Norvegia, Suedia eta Haitirekin. Herrialdearen mugak zabaldu eta Liberiari Marylandeko Errepublika erantsi zion.
Agintaldia amaitzean, Grand Bassako kafe-plantazioa erretiratu zen, eta han hil zen.