The Night of the Iguana (filma)

The Night of the Iguana (euskaraz Iguanaren Gaua) 1964ko John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Tennessee Williams idazle eta antzerkigilearen izenburu berdineko The Night of the Iguana antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Richard Burton, Ava Gardner, Deborah Kerr eta Sue Lyon aktoreek antzeztu zuten.

The Night of the Iguana (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1964
IzenburuaThe Night of the Iguana eta Fanget i natten
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena125 minutu
Koloreakoloretakoa eta zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k)Puerto Vallarta (udalerria)
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Huston
Gidoigilea(k)Anthony Veiller
John Huston
Tennessee Williams


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJohn Huston
Ray Stark (en) Itzuli

[[Kategoria:Ray Stark (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
EdizioaRalph Kemplen
Bestelako lanak
MusikagileaBenjamin Frankel (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaGabriel Figueroa (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaDorothy Jeakins
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMexiko
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0058404 Filmaffinity: 396157 Allocine: 27569 Rottentomatoes: m/night_of_the_iguana Mojo: nightoftheiguana Allmovie: v35306 TCM: 693 TV.com: movies/the-night-of-the-iguana Netlix: 60011275Edit the value on Wikidata

Filmak garai hartako hedabide eta kazetarien harreta asko erakarri zuen, Elizabeth Taylor eta Richard Burton bikotearen albisteak jasotzeko asmoz haien atzetik filmaketa lekuetan etengabe jarraika baizebiltzan.

1963. urtean Mexikoko Puerto Vallarta hiria eta inguruetan filmatu zen (Mismaloya hondartza).

Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean bat bakarra irabaziz, Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (zuri beltzeko kategoria, Dorothy Jeakins). Ava Gardner aktoreak ere Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria eta BAFTA Sariaren izendapenak jaso zituen.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

T. Lawrence Shannon (Richard Burton) erreberendo protestanteak krisialdia izan eta bere elizatik kaleratua izan da, ondorioz eta lasaitasun bila Mexikora joan eta turismo gidari gisa estatubatuar emakumezko helduez osatutako taldeei hitzaldiak emanez lan egingo du. Talde horietako batetako neska gazte batek (Sue Lyon) Lawrence erakartzen saiatuko da, jokaera horrek gainontzeko emakukemeen neskarenganako ezinikusia piztuko duelarik. Azkenik, emakume taldea Lawrencen laguna den emakume batek (Ava Gardner) daraman ostatu batera iritsiko da.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu