Tidore (indonesieraz: Pulau Tidore) Indonesiako ekialdean dagoen uharte txiki bat da, Moluketan, Halmahera uharte nagusiaren mendebaldeko kostaldetik oso gertu dagoena. 116 km² -ko azalera du eta altuerarik handiena Kiematabu tontorra (1.730 m.) da.

Tidore
Datu orokorrak
Garaiera408 m
Motauharte
Azalera116 km²
Geografia
Map
Koordenatuak0°41′11″N 127°24′39″E / 0.686389°N 127.410831°E / 0.686389; 127.410831
UTC orduaUTC+08:00
Honen parte daMolukak
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Ipar Molukak
City of IndonesiaTidore Islands
Ur-gorputzaMoluka uharteetako itsasoa
Leku geografikoaMolukak

Administratiboki Ipar Molukak probintziakoa da.

Historia

aldatu

Europarrak iritsi aurreko garaian, Tidore eskualdeko gune politiko eta ekonomiko garrantzitsu bat izan zen, bere iparraldean dagoen Ternate uhartearekin oso aurrez aurre zegoena.[1] Tidoreko sultanek, hegoaldeko Halmahera eskualdearen zati handi bat gobernatu zuten, eta, noizbehinka, euren domeinua, Buru, Ambon eta Papuako kostaldeko zenbait uhartetara hedatu zuten.

XVI. mendean Tidorek, espainiarrekin aliantza lauso bat ezarri zuen,[2] Juan Sebastian Elkanoren negoziazioen ondorioz, uhartean garrantzi gutxiko gotorleku bat eraikitzea ahalbidetu ziena. Tidoretarren eta espainiarren arteko elkarrekiko mesfidantza handia bazen ere, Espainiaren presentzia onuragarria zen Tidorerentzat, Ternate bere etsaiaren erasoei aurre egiteko laguntza ematen baitzion, baita uharte horretan basea zuten herbeeratarren indarrei ere. Portugaldarrak bertara iritsi zirenean, bertako erregeak gaztelania eta portugesaz gain, euskara hitz egiten zekiela nabarmendu zuten[3].

1663an espainiarrek eskualdea utzi zutenean, Tidore eskualdeko erresuma independenteenetako bat bihurtu zen, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren zuzeneko kontrol saiakerei aurre egin ziena. Bereziki, Saifudin sultanaren erregealdian, 1657 eta 1689 bitartean, Tidoreko gorteak, herbeheretarrengandik espezien salmentagatik lortutako dirua mesedetan erabili zuen, eskualde periferikoekin zituen lotura tradizionalak sendotu zituztenak. Horrela, Ternaten ez bezala, tokiko herri askoren begirunea eta esker ona lortu zuen, eta, beraz, ez zuen Herbehereetako laguntza militarrik behar izan erresuman ordena mantentzeko.

Tidorek erresuma independentea izaten jarraitu zuen, nahiz eta herbeheretarren parte-hartze ugarirekin, XVIII. mendearen amaiera arte. Ternatek bezala, Tidorek, espezien laboreak desagerrarazteko herbeheretarren programa- ekoizpenaren murrizketari esker espezien merkataritzaren monopolioa sendotzera bideratua- bere lurraldeetan gauzatzea ahalbidetu zuen. Horren ondorioz, erresuma pobretu egin zen epe luzean, eta inguruko lurraldeak kontrolatzeko ahalmena murriztu egin zitzaion.

Erreferentziak

aldatu
  1. Andaya, Leonard Y.. (1993). The world of Maluku: eastern Indonesia in the early modern period. Honolulu: University of Hawaii Press ISBN 0-8248-1490-8..
  2. (Gaztelaniaz) Ramerini, Marco. Las fortalezas españolas en la isla de Tidore. .
  3. (Portugesez) Lopes de Castanheda, Fernão. (1552). «História do descobrimento & conquista da India pelos portugueses» purl.pt: 57. (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).

Kanpo estekak

aldatu