Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista
Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista (laburtuz, "Turkmenistango SES") (turkmeneraz: Түркменистан Совет Социалистик Республикасы, Turkmienistan Soviet Sozialistik Riespublikasi) Sobietar Batasuneko hamabost errepubliketako bat izan zen, gaur egun Turkmenistango herrialdeari dagokiona. Hiriburua Ashgabat zen. Hizkuntza nagusiak turkmenera eta errusiera ziren. Dirua: sobietar errubloa.
Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista Туркменская Советская Социалистическая Республика Түркменистан Совет Социалистик Республикасы | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1921 – 1991 | |||||||||||
Sobietar Errepublika Sozialista | |||||||||||
| |||||||||||
Turkmenistan Sobietar Batasunean | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Ashgabat | ||||||||||
Biztanleria | 3522700 | ||||||||||
Azalera | 488100 km² | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Dirua | Sobietar errublo | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Turkmenera Errusiera | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
1989. urteko datuen arabera, lurraldeak 488.100 km²-ko azalera zeukan, eta 3.522.700 biztanle zeuden.
Historia
aldatuTurkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista 1921-1991 bitarteko entitatea izan zen. Errusiar Iraultzaren ondorik, 1921. urteko abuztuaren 7an, britainiarrak erretiratu ostean, Turkmenistango lurraldea oblast turkomano bihurtu zen, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barrukoa. 1925. urteko maiatzaren 13an Turkmenistan Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (Sobietar Batasuna) zelakoan sartu zen, eta orduan ezarri zituzten gaur egungo Turkmenistango mugak.
Azkenik, 1991. urteko urriaren 27an izena aldatu zuten, "Turkmenistango Errepublika" izendatuz; eta 1991. urteko abenduaren 26an independentzia aldarrikatu zuten, gaur egungo Turkmenistan herrialdea sortuz.
Ekonomia
aldatu1950. urtean, 1.375 km luze den Karakumgo kanala eraiki zuten: Amu Daria ibaiko urak erabili zituzten lurralde handiak ureztatzeko, kotoi-ekoizpena sustatuz. Baina era berean basoak suntsitu zituzten, eta Aral itsasoko urak ere gelditu zituztenez, hondamendi ekologikoa jasan behar izan zuten.
Banaketa politiko eta administratiboa
aldatuTurkmenistango Sobietar Errepublika Sozialistan bost oblast edo probintzia zeuden: Ashgabat, Krasnovodsk, Mary, Tashauz eta Txradzhou.