Txekiera
Txekiera[1][2] (čeština, český jazyk) Txekian hitz egiten den eslaviar taldeko hizkuntza ofiziala da. Hamabi milioi hiztun ditu eta latindar alfabetoaz idazten da. Hurbilen dituen hizkuntzak eslovakiera eta poloniera dira.
Historia
aldatuTxekierazko lehen idazlanak XIII. mendekoak dira. Jan Husek eta moraviar anaiek ortografia finkatu eta hizkuntza aberastu zuten. XVI. eta XVII. mendeetan, ordea, alemana nagusitu zitzaion. XVIII. mendean, nazio sentimenduaren eraginez, berpiztu egin zuen: Pragako unibertsitatean txekierazko hizkuntz eta literatur katedra bat sortu zen eta Dobrovskyk eta Jungmannek hizkuntza modernoaren gramatikaren eta hiztegiaren oinarriak jarri zituzten.
Oinarrizko hiztegia
aldatu- jméno - izen.
- žena - emakume.
- muž - gizon.
- pes - txakur.
- strom - zuhaitz.
- voda - ur.
- déšť - euri.
- řeka - erreka.
- jezero - laku.
- moře - itsaso.
- slunce - eguzki.
- měsíc - Ilargi.
- bílý - zuri.
- černý - beltz.
- noc - gau.
- den - egun.
- teplý - epel, bero.
- studený, chladný - hotz.
- plný - beteta.
- nový - berri.
- starý - zahar.
- dobrý - on.
- špatný - txar.
- pravý - eskuin.
- levý - ezker.
- blízký - hurbil.
- daleký - urruti.
Literatura
aldatuMilan Kundera (1929-) txekierazko idazle ezagunen artean dugu, frantsesez ere idatzi duen arren. Jaroslav Seifertek (1901-1986) 1984an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-29).
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
Kanpo estekak
aldatu