Txipia

Donostiako futbolaria

Tomás Agirre Etxebeste ezizenez Txipia (Donostia, Gipuzkoa, 1914ko otsailaren 4a - 1998ko urria), futbolari donostiarra izan zen. Real Unión, Real Sociedad eta Sporting de Gijón taldeetan jokatu zuen.

Txipia
Bizitza
JaiotzaDonostia1914ko otsailaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1998ko urria (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Unión /
Club Gimnàstic de Tarragona /
Real Sporting de Gijón /
Club Deportivo Logroñés /
Real Sociedad1940 / 1942
 
Izengoitia(k)Txipia

Ibilbidea

aldatu

Hastapenak

aldatu

Donostiako Vasconia Kirol Klubean hasi zen jokatzen[1] eta ondoren Irunera joan zen[2]. Real Unión taldean 1933-34 denboraldian bigarren mailan hasi zuen ibilbidea. Aurreneko denboraldian gol bakarra sartu zuen 9 partidatan. Real Uniónen 1940 arte egon zen, tartean Gerra Zibilak futbol liga hiru urtez eten zituen. Irungo taldearekin guztira 38 partida jokatu zituen eta 14 gol sartu.

Realarekin lehen mailara

aldatu

1940. urtean bigarren mailan zegoen Realak fitxatu zuen eta aurreneko denboraldian 23 gol sartu zituen Ligan, 3 Kopan eta beste 2 igoera play-offean[3], tartean izan ziren Atotxak ezagutu duen gol festa handienean sarturikoak. 1941eko urtarrilaren 8a zen eta Realak 14-2 garaitu zen Valladolid. Txipiak hauetatik 5 gol sartu zituen[4]. Denboraldia bikaina izan zen eta Realak lehen mailara igotzea lortu zuen. Txipiak 7 gol sartu zituen lehen mailako denboraldi hartan eta beste lau Kopan[3]. Realak ordea bigarren mailara itzuli beehar izan zuen, azken postuan gelditu baitzen. Hamarkada hartan "igogailu taldea" ezizena hartu zuen Realak izan ere hiru aldiz igo eta hiru aldiz jaitsi baitzen[5].

Txipiak bi denboraldi soilik egin zituen Realean. Guztira 60 partida jokatu zituen eta 37 gol egin zituen[6].

Sporting de Gijón

aldatu

1942an Gijónera joan zen. Talde asturiarra ere bigarren mailan zegoen eta mailaz igotzea zuen helburu. Horretarako Martin Markuleta entrenatzaile donostiarra fitxatu zuen eta hark berarekin eraman zuen Txipia[7]. 10 gol sartzera iritsi zen arren taldeak ez zuen helburua lortu[8]. Markuletak taldea utzi zuen eta Txipiak jarraitu zuen. Hurrengo denboraldian Txipiak zortzi partida soilik jokatu zituen, golik ez, hala ere Sporting lehen mailara igo zen.

Azken taldeak

aldatu

1945-46 denboraldia Club Gimnàstic de Tarragona taldean egin zuen[8], 2. mailan eta hurrengoa CD Logroñés taldean, 3. mailan. Errioxako taldearekin 24 partida jokatu zituen eta 16 gol sartu zituen[2]. Azken urte bat egin zuen Tolosan[8].

Klubak

aldatu
Kluba Herrialdea Urtea
Vasconia Kirol Kluba Euskal Herria -1933
Real Unión Euskal Herria 1933-1940
Real Sociedad Euskal Herria 1940-1942
Sporting de Gijón Espainia 1942-1945
Club Gimnàstic de Tarragona Katalunia 1945-1946
CD Logroñés Espainia 1946-1947
Tolosa Euskal Herria 1947-1948

Erreferentziak

aldatu
  1. «Sociedades Gastronómicas» www.sociedadesgastronomicas.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  2. a b «Chipia» www.xn--elblogroes-09a.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  3. a b (Ingelesez) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  4. «R. SOCIEDAD 14-2 R. VALLADOLID - WWW.FUTBOLNOSTALGIA.COM» www.futbolnostalgia.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  5. (Gaztelaniaz) 19/07/2013. «El equipo “ascensor”» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  6. «Tomás Aguirre Echeveste (Real Sociedad)» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  7. «TEMPORADA 42-43» www.arandaarquitectos.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  8. a b c «Chipia, Tomás Aguirre Echeveste - Footballer» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

Kanpo estekak

aldatu