Universal Pictures (ofizialki Universal City Studios LLC,[1] baita Universal Studios ere, lehen Universal Film Manufacturing Company eta Universal-International Pictures Inc. deitua)AEBtako filma ekoitetxe bat da. Comcast konpainiaren jabetzakoa da, azken hau era berean NBCUniversal konpainiaren azpisaila bat delarik. Herrialde honetako sei zinema estudio handienetako bat da. Bere ekoizpen estudioak Kaliforniako Universal City udalerrian daude, banaketa eta bulegoak aldiz New York hirian ditu.

Universal Pictures
Datuak
Motazinemako produkzio-etxea eta zinema estudioa
Jarduera sektoreazinemagintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaMotion Picture Association (en) Itzuli
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
JabeaComcast
Zeren jabe
Historia
Sorrera1912ko apirilaren 30a
Sortzailea
webgune ofiziala
IMDB: co0005073 Facebook: universalpictures Twitter: UniversalPics Instagram: universalpictures Youtube: UCq0OueAsdxH6b8nyAspwViw Edit the value on Wikidata
Konpainiaren sarrera.

1912an Carl Laemmle, Pat Powers, Mark Dintenfass, William Swanson, David Horsley, Charles Baumann, Adam Kessel eta Jules Brulatourek sortu zuten, AEBko zinema estudio zaharrena delarik.

Carl Laemmlek bere estudioetako aktore, elektrikari, dekoratzaile eta orokorrean langileak antzeztu, lan nahiz bizitzeko Kalifornian udalerri bat sortu zuen: Universal City. Honela, Laemmie jakin gabe etorkizunean Hollywood izango zenaren diseinatzaileetako bat bilakatu zen. Lasterrera, herrialdearen ekialdetik Thomas Edisonen Motion Picture Trust estudioaren kontrolpetik ihesi zetozen zinema ekoizle ugari bertaratu zirelarik, hauek gerora Hollywoodeko ekoiztetxe erraldoiak direnak sortu zituzten:

Horretaz gain, 4 parke tematiko ere baditu: Universal Studios Hollywood, Universal Orlando Resort, Universal Studios Japan eta Universal Studios Singapore.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu