Valladolid
Valladolid[1] Espainiako ipar-mendebaldean dagoen hiria da, 13. populatuena dena. Halaber, Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko hiriburua eta udalerririk populatuena eta izen bereko probintziako hiriburua da.
Historikoki garrantzia handia eduki zuen Valladolidek XV., XVI. eta XVII. mendeetan, azken haren hasierako urteetan Espainiako Inperioaren hiriburua izatera iritsi zelarik. Horren guztiaren lekuko dira hiriko Ondare Zibil eta Erlijiosoa, baita bertan jaio edota hil ziren hainbat sona handiko pertsona.
2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 317.864 biztanle zituen hiriak, eta 2015ean jaitsi zen populazioa 303.905 biztanlera. 197.5 km²-ko azalera du. Metropoli esparrua 23 udalerrik osatzen dute, guztira 414.281 biztanlerekin (2013).
Auzo nagusiak
aldatu- San Pedro Regalado: 34.461 biztanle (2008).
- La Rondilla: 34.370.
- Las Delicias: 30.451.
- Parquesol: 26.368.
- Pajarillos: 22.903.
- La Victoria: 17.548.
- Huerta del Rey: 16.112.
- La Circular: 11.379.
- Covaresa: 8.774.
- La Pilarica: 7.886.
Historia
aldatu- 1072an Pedro Ansurezek sortu zuen, Gaztelako Alfontso VI.ak aginduta, aurretik zegoen herrigunearen gainean.
- 1208. urtearen inguruan Unibertsitatea abiatu zuten, Espainiako zaharrenen artean dagoena Palentziakoa eta Salamankakoarekin batera.
- 1506ko maiatzaren 20an Cristobal Colon hiri honetan hil zen.
- 1527ko maiatzaren 21ean Filipe II.a Espainiakoa bertan jaio zen.
- 1601ean hiria Espainiako Inperioaren hiriburu bilakatu zen, bost urte geroago Madrilera aldatu baino lehen.
- 1854an "El Norte de Castilla" egunkaria sortu zuten, Espainiako zaharrena dena.
- 1864an trena iritsi zen lehen aldiz Valladolidera, Madrildik etorria.
- 1956an zinema jaialdia ("SEMINCI") abiatu zuten.
- 1983an hiria Gaztela eta Leongo hiriburu bihurtu zen.
Inguru naturala
aldatuDueroko ibaiadarra den Pisuerga ibaiak hiria zeharkatzen du, bertan "Las Moreras" hondartz artifiziala daukala. Halaber, bi ubide artifizial ditu, Canal de Castilla (XVIII eta XIX. mendeen artean egindakoa) eta Canal del Duero izenekoak.
Orografiari dagokionez, hiriburutik gertu muino kateak zabaltzen dira, ezagunena Cerro San Cristóbal (843 m) izenekoa delarik, Iberiar goi-lautadaren barruan beti ere. Hiria 700 metro inguruko altueran dago kokatuta.
Klima
aldatuKlima mediterraneo eta kontinental artekoak eragiten du hirian, lehorra eta muturrekoa orokorrean, negu hotz eta uda beroekin.
Datu klimatikoak (Valladolid) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 23.6 | 24.6 | 29.2 | 33.0 | 37.0 | 39.4 | 38.6 | 37.6 | 29.0 | 23.2 | 19.8 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.4 | 10.3 | 13.4 | 14.8 | 18.7 | 23.9 | 28.5 | 28.2 | 24.2 | 17.6 | 11.8 | 8.1 | 17.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.1 | 5.1 | 7.2 | 8.7 | 12.3 | 16.6 | 20.1 | 20.1 | 17.0 | 11.8 | 6.9 | 4.2 | 11.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.2 | -0.1 | 1.0 | 2.6 | 5.8 | 9.2 | 11.7 | 12.0 | 9.8 | 6.0 | 2.1 | 0.2 | 4.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −18.8 | −16.0 | −12.4 | −6.5 | -5.4 | -0.5 | 2.4 | 2.4 | -0.4 | -5.6 | -9.2 | −12.6 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 42 | 33 | 23 | 48 | 54 | 35 | 19 | 19 | 30 | 45 | 48 | 55 | 455 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 7 | 6 | 5 | 8 | 9 | 5 | 3 | 3 | 4 | 7 | 7 | 8 | 71 |
Eguzki orduak | 120 | 155 | 203 | 220 | 264 | 313 | 361 | 340 | 245 | 196 | 136 | 98 | 2645 |
Hezetasuna (%) | 86 | 76 | 66 | 66 | 65 | 58 | 49 | 51 | 58 | 72 | 81 | 87 | 68 |
Iturria: [2] |
Ekonomia
aldatuMerkataritza eta industria dira nagusi azken hamarkadetan, automobilgintza eta metalurgia besteak beste. 2013an 10 enpresa nagusiak "Renault-España", "Michelín", "Iveco", "El Árbol", "Aquagest", "Lauki" (Lactalis), "Begar", "ACOR", "Grupo Norte" eta "Queserías Entrepinares" izan ziren.
Demografia
aldatu1900 | 1920 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 | 2015 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
70.951 | 75.687 | 108.902 | 119.499 | 150.959 | 233.974 | 320.293 | 330.700 | 316.580 | 317.864 | 303.905 |
Kultura
aldatuMonumentuak
aldatu- San Pablo eliza: Aurrealde gotiko ikusgarria duena eta izen bereko enparantzan dagoena.
- Palacio Pimentel jauregia, Pizkunde garaikoa: Bertan jaio zen Filpe II.a erregea. San Pablo enparantzan dago kokatuta, elizaren ondoan.
- Palacio Villena jauregia: Aurrekoaren ondoan eta garai berekoa, bertan dago Eskultura Museo Nazionala.
- Palacio Real jauregia: Beste bien zonalde berean kokatua. Bertan bizi izan ziren Karlos I.a, Filipe II.a, Filipe III.a eta Napoleon Bonaparte, eta bertan Filipe IV.a jaio zen. San Pablo enparantzan dauden beste monumentuekin batera "Reales Sitios" osatzen ditu.
- Valladolideko katedrala: Garai desberdinetako osagaiekin.
- Santa Maria La Antigua eliza gotikoa: Dorre erromanikoarekin. Kaetdralaren ingurunean dago kokatuta.
- Valladolideko Unibertsitatearen aurrealdea: XVIII. mendekoa. Katedralaren ingurunean hau ere bai.
- Magdalena Eliza (XVI. mendekoa): Colonen museo-etxearen ondoan kokatuta.
- Agustindar Filipinarren Komentua: Neoklasiko estilokoa, bertan dago Museo Oriental delakoa. Campo Grande parkearen inguruan dago kokatuta.
- Plaza Nagusia XVI. mendean egindakoa.
Museoak
aldatuNabarmenenak Eskultura Museo Nazionala eta Ekialdeko Artearena (Museo Oriental) dira. Baina aipatzekoak dira halaber Cervantes, Zorrilla eta Colonen museo-etxeak.
Zinema jaialdia
aldatuSemana Internacional de Cine de Valladolid (SEMINCI) Valladoliden urtero urriaren bukaeran antolatzen duten zinema jaialdi entzutetsua da. 1956an abiatu zuten, izaera erlijiosoarekin. Teatro Calderón antzokia zinemaldiaren egoitza da eta "Urrezko Galburua" sari nagusia.
Aste Santua
aldatuValladolideko Aste Santua hiriko kultura ekitaldirik garrantzitsuena da, alde batetik XVI. eta XVII. mendeetako balio handiko tailu edo eskultura polikromatuengatik, Juan de Juni, Gregorio Fernández eta Francisco del Rincón-ek egindakoak, haietako asko Eskultura Museo Nazionalean daudenak urte osoan zehar. 1980ean izendatu zuten Nazioarteko Interes Turistikotzat. 20 kofradia prozesioan zeharkatzen dute hirigune historikoa, "Santa Vera Cruz", "Angustias", "La Piedad", "La Pasión" eta "Nuestro Padre Jesús Nazareno"-renak zaharrenak izanda. Balio artistikoaz gain, isiltasuna eta soiltasuna ekitaldi honen ezaugarri nagusiak dira.
Kirolak
aldatuFutbolean Real Valladolid hiriko talde nagusia da, hainbat denboralditan Espainiako Ligaren Lehen Mailan aritutakoa. Errugbian bestela Quesos Entrepinares eta El Salvador taldea oso azpimarratzekoak dira, izan ere lehenengoak 9 Liga eta 5 Kopa eta bigarrenak 8 Liga eta 7 Kopa eskuratu dituzte 2019 arte.
Azkenik, desagertutako taldeen artean Forum Valladolid CB saskibaloian eta Club Balonmano Valladolid eskubaloian nabarmentzekoak dira. Azken honek 2 Errege Kopa, ASOBAL Kopa 1 eta Europako Errekopa 1 eskuratu zituzten.
Osasungintza
aldatuHiriko bi ospitale publiko nagusiak, biak ala biak SACYL zerbitzu autonomikoan sartuta, Hospital Clínico Universitario de Valladolid (777 ohe) eta Hospital Universitario Río Hortega (589 ohe). Azken honen ordez Nuevo Río Hortega eraiki zuten Las Delicias auzoan 2009an. Halaber, Valladolideko Unibertsitatean Erizaintza Eskola eta Medikuntza Fakultatea daude.
Hedabideak
aldatu"El Norte de Castilla" hiriko egunkaririk irakurriena da, 1854an sortua eta gaur egun "Vocento" taldekidea dena.
Argazkiak
aldatu-
San Pablo eliza.
-
Pisuerga ibaia Valladolid parean.
-
Hiriko "Plaza Mayor".
-
Santa Cruz jauregiaren ikuspegia.
Pertsonaia ezagunak
aldatu- Antso IV.a Gaztelakoa (1258-1295), Gaztela, Galizia eta Leongo erregea.
- Henrike IV.a Gaztelakoa (1425 - 1474), Gaztela eta Leongo erregea.
- Tomás de Torquemada (1420 - 1498), Gaztela eta Aragoiko inkisidore nagusia.
- Filipe II.a Espainiakoa (1527-1598), Portugal eta Espainiako erregea.
- Filipe IV.a Espainiakoa (1605-1665), Portugal eta Espainiako erregea.
- José Zorrilla (1817-1893), poeta eta antzerkigilea.
- Jorge Guillén (1893-1984), poeta.
- Rosa Chacel (1898-1994), idazlea.
- Miguel Delibes (1920-2010), idazlea.
- Lola Herrera (1935-), aktorea.
- Emilio Gutiérrez Caba (1942-), aktorea.
- Jorge Maria Ribero-Meneses (1945-), filologoa eta idazlea.
- José Luis Rodríguez Zapatero (1960-), Espainiako presidentea.
- Jesús Cifuentes (1966-), abeslaria, "Celtas Cortos" taldekidea izandakoa.
- Soraya Sáenz de Santamaría (1971-), politikaria.
- Patricia Conde (1979-), telebista aurkezlea.
Hiri senidetuak
aldatuValladolid ondorengo hiriekin senidetuta dago:
- Florentzia (Italia)
- Lecce (Italia)
- Lille (Frantzia)
- Morelia (Mexiko)
- Orlando (Florida) (AEB)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-26).
- ↑ http://www.aemet.es/es/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/efemerides_extremos?w=0&k=cle&datos=det&l=2539 Agencia Estatal de Meteorología (AEMET)
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Udalaren webgunea