Viguerako Erresuma Errioxako Viguera inguruan 970 eta 1005 urteen artean izandako iraupen gutxiko erresuma izan zen.

Orduko Erresumako mapa, errusieraz.

Historia

aldatu

Gartzea I.a Nafarroakoak Ramiro Gartzea bere bigarren semeari utzi zion titulua eta egungo Errioxa eskualdea. Dudatan dago benetan erresuma ote den, orduko infanteei errege deitzen dietelako.

918an Ordoño II.a Leongoa eta Antso I.a Gartzeitzek Viguerako eskualdea konkistatu eta Banu Qasitarrak bota zituzten eskualdetik. 923 inguruan, jadanik tinko eusten zuten eskualdean. 924 eta 972 artean Fortun Galindez izan zen eskualdeko buruzagia; prefektu eta duke tituluak zituen, eta Antso I.aren eta Gartzearen zuzendaritzapean gobernatzen zuen.

Teresa Leongoak bere bigarren emaztea hala eskatuta, bere testamentuan Ramiro bere semeari Viguera eta inguruko lurraldeak utzi zizkion. Antso Abarka seme nagusiak, Iruñeko erregea zean, aitaren borondatea errespetatu eta anaia Viguerako erregetzat onartu zuen.

991an Ramirok bere semea Antso Ramirez zuen oinordekoa eta Antsok Gartzea Ramirez bere anaia. Litekeena da honek 1002an edo pixka bat geroago anaia hil zen arte erregekidea izatea. Gartzea ez da 1005 eta 1030 artean berriro aipatua eta alabak baino ez zituenez, Viguera berriro Iruñeko Erresumako zati bat izango zatekeen.

1099. urterako Viguera inguruko eskualdea jadanik Errioxa zuen izena.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu